Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2017ko abuztuaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4205

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 11koa, Bidasoako ESIko zuzendari kudeatzailearena, kontratazio-organo gisa. Honen bidez, uko egiten zaio Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzurako lau ibilgailu hibrido errendamenduz hornitzeko G/140/20/1/1186/O321/0000/062017 zenbakipean hasitako kontratazio-prozedurari.

2017-06-07an onartu ziren oinarri teknikoen plegua, klausula administratibo partikularren pleguko karatula eta aipatutako espedientearen klausula administratibo partikularren pleguko karatula.

Bidasoako ESIko Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzurako lau ibilgailu hibrido errentamenduz hornitzea da kontratuaren xedea, 48 hilerako eta balio zenbatetsia 83.306,40 eurokoa, BEZik gabe (kontuan hartu dira kontratuaren behin-behineko aldaketak).

Lizitazio hau argitara eman da EHAAn eta kontratatzailearen profilean, eta eskaintzak aurkezteko epea 2017-08-04an bukatuko da.

Eskaintzak aurkezteko epean, oinarri teknikoen pleguan aurreikusitako espezifikazioetan akats garrantzitsuak eta konponezinak daudela ikusi da. Beraz, egindakoa bertan behera uztea eragiten dute horiek, eraginkortasun energetikoaren onerako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak hartutako konpromisoak betetzeko.

Esleipen-ebazpen batek urratu ahalko luke indarrean dagoen legedia eta, bereziki, irailaren 22ko 178/2015 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko urriaren 14ko EHAA argitaratua, arlo publikoaren jasangarritasun energetikoari buruzkoa), hala nola, 2016ko martxoaren 1eko jasangarritasun energetikoaren batzordeak landutako irizpideak, aipatutako kontratazioak kontratuaren prestakuntza-arauen arau-hauste zuzendu ezina ekar dezake.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 155.4 artikuluan (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua) aurreikusitakoa kontuan izanik, eta legezko arrazoia behar bezala justifikatu denez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lau ibilgailu hibrido errentamenduz hornitzeko kontratazioa egiteko jarraitutako prozedurari uko egitea, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 155.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua).

Bigarrena.– Argitara ematea ebazpen hau lizitazio-iragarkia gune ofizialetan (kontratatzailearen profila eta EHAA).

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatzen den moduan, administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Alabaina, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.

Hondarribia, 2017ko uztailaren 11.

Bidasoako ESIko zuzendari kudeatzailea,

ITZIAR PÉREZ IRAZUSTA.


Azterketa dokumentala