Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2017ko abuztuaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
4204

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita xede hau duen kontratuaren esleipena: izaera monografikoarekin, laguntza psikiatrikoa ematea garapenaren nahaste orokorrak dituzten haur eta gazteei, erregimen anbulatorioan eta diziplina anitzeko lantaldeen bidez, Gipuzkoako eta Gipuzkoarekin muga egiten duten Bizkaiko eremuetako osasun-barrutian (Espedientea: PN 196/2017-PS).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Aseguramendua eta Kontratazioa.

c) Espediente-zenbakia: PN 196/2017-PS.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.

b) Xedearen deskribapena: laguntza psikiatrikoa ematea garapenaren nahaste orokorrak dituzten haur eta gazteei, erregimen anbulatorioan, Gipuzkoako eta Gipuzkoarekin muga egiten duten Bizkaiko eremuetako osasun-barrutian.

c) Loteak eta zenbakia: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua, ez baita inor aurkeztu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona eta kontratuaren iraupena.

a) Zenbatekoa: 95.300,00 euro.

b) Kontratuaren iraupena: 2017ko abuztuaren 3tik 2017ko abenduaren 31ra.

c) Luzapenak: bai.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko ekainaren 19a.

b) Kontratista: «Gautena elkartea».

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 95.300,00 euro.

Donostia, 2017ko uztailaren 31.

Kontratazio Organoa,

JON ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala