Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2017ko abuztuaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4201

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 524/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 524/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Joy Kelly Osamwonyi.

Abokatua: Jose Luis Imaz Corres.

Prokuradorea: Francisco Jose del Bello Martin.

Demandatua: Frederick Edenagbon.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2016-04-18an, eta honela dio xedapen-zatiak:

197/16 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurri ezartzeko bideratu den 524/2014 prozeduran emana, 2016ko apirilaren 18an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Joy Kelly Osamwonyi –del Bello prokuradorearekin– eta, bestetik, demandatua, Frederick Edenagbon, zeina auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete alderdi biek.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala