Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2017ko abuztuaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4200

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1073/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1073/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Nelly Araceli Romero Romero.

Abokatua: Federico Saracibar Serradilla.

Prokuradorea: Javier Area Anitua.

Demandatua: Wilson Marcelo Tiscamo Cadena.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2017-07-31n, eta honako hauek dira xedapenak:

301/2017 epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian seme-alaben arteko neurrietarako bideratu den 1073/2016 prozeduran emana, 2016ko ekainaren 28an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Nelly Araceli Romero Romero –Area Anitua prokuradorearekin– eta, bestetik, demandatua, Wilson Marcelo Tiscamo Cadena –auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe–. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Wilson Marcelo Tiscamo Cadena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala