Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2017ko abuztuaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4199

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 34/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 34/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Maria Olga Marina Vasquez Perez.

Abokatua: Ane Miren Arrese Imaz.

Prokuradorea: Susana Aizpun Gonzalez.

Demandatua: Julio Alberto Vallejo.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2017-07-18an, eta honako hauek dira xedapenak:

97/2017 EPAIA

Epailea: Diego Dorronsoro Diez.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko uztailaren hemezortzia.

Alderdi demandatzailea: Maria Olga Marina Vasquez Perez.

Abokatua: Ane Miren Arrese Imaz.

Prokuradorea: Susana Aizpun Gonzalez.

Alderdi demandatua: Julio Alberto Vallejo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: guraso eta seme-alaben arteko harremanen demanda.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: xx. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Julio Alberto Vallejo demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko uztailaren hemezortzia.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala