Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2017ko abuztuaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4198

EDIKTUA, 35/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxo, 2017ko uztailaren 3a. Nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko (Bizkaia) 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, jakinarazten dut:

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal honetan, 35/2016 hitzezko judizioa bideratu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017ko ekainaren 30ean; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Alexander Frutos Hidalgori jakinarazpen gisa balio diezaion, ez baitakigu non dagoen, egiten dut ediktu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko. Gainera, ohartarazten diot ezin dela errekurtsorik jarri epai horren aurka.

Getxo, 2017ko uztailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala