Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2017ko abuztuaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4177

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 790/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 790/2016, behin betiko neurriak aldatzea.

Demandatzailea: R C V F.

Abokatua.

Prokuradorea: Beatriz Unzueta Crespo.

Demandatua: Lucicleide Nascimento Damaceno.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-17an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut R C V F-k jarri duen demanda, Lucicleide Nascimento Damaceno-ren aurkakoa. Horrenbestez, epaia aldatu behar dut, eta ondoriorik gabe utzi behar dut familia-etxebizitzaren erabileraren esleipenari buruzko erabakia.

Lucicleide Nascimento Damaceno demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abuztuaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala