Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2017ko abuztuaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
4172

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko maiatzaren 18ko bilkuran hartua, «Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2015» fiskalizazio-txostena behin-betiko onesten duena.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko maiatzaren 18an egindako bilkuran

ERABAKI DU:

«Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2015» fiskalizazio-txostena behin-betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluarekin bat, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 18a.

HKEEren lehendakaria,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.

HKEEren idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
«GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN KONTU OROKORRA, 2015» FISKALIZAZIO-TXOSTENA

LABURDURAK

BEZ: balio erantsiaren gaineko zerga.

BPG: barne produktu gordina.

EAAN: Estatuko Administrazioaren Artekaritza Nagusia.

EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.

EAO: Estatuko Administrazio Orokorra.

EHJAN: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorena.

FA: foru-araua.

FD: foru-dekretua.

GAO: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

GFA: Gipuzkoako Foru Aldundia.

GHHKPI: Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala.

GHK: Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU.

GLH: Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

IEB: Inbertsioen Europako Bankua.

IZFE: Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea.

LZ: lanpostuen zerrenda.

PFEZ: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

XG: xedapen gehigarria.

I.– Sarrera.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) otsailaren 5eko 1/1988 Legean eta 2016rako Lanerako Programan erabakitakoari jarraiki, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren (GLH) 2015eko ekitaldiaren Kontu Orokorraren fiskalizazioa mamitu du.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorrak informazioa eman behar du foru sektore publikoaren ekonomia, finantza eta ondarearen egoerari buruz, ekitaldiaren ekonomia eta ondarearen emaitzei buruz eta aurrekontuen likidazioari buruz; besteak beste, honako agiri hauek osatzen dute (4/2007 FAren 127. artikulua):

– Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteko kontuek eta kudeaketa txostenak.

– Foru sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeen urteko kontuek.

– Foru sektore publikoaren bateratutako kontuak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren foru sektore publikoa honako hauek osatzen dute:

– Foru Administrazioa, Foru Aldundian gorpuzten dena (GFA).

– Erakundeen administrazioa, ondoko foru erakunde autonomo hauek osatzen dutena:

● Uliazpi Fundazioa, zeinaren xedea eta jarduera adimen ezgaitasun larria duten pertsonak eta haien senitartekoak artatzea den.

● Kabia, gizarte zerbitzuak kudeatu, eman eta egikaritzea helburu duena.

– Merkataritzako foru sozietateak (guztiak ere GFAk % 100ean partaidetutakoak):

● Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea SA (IZFE SA), foru administrazioari informatika zerbitzuak ematen dizkiona.

● Bidegi-Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA; sozietatearen xedea A-8 eta AP-1 autobideak, horien instalakuntza eta zerbitzuak mantendu, zaindu, eraiki eta ustiatzea da.

● Etorlur, Gipuzkoako Lurra SA (aurreko izena ITTEN, Herriekin Lan Egiten SA); sozietatearen xedea jarduera ekonomiko, etxebizitza eta era guztietako ekipamendu publikoak kokatzera emana dagoen lurzorua sustatu, antolatu, urbanizatu, erosi eta saltzea da. Baita, GLHko udal eta erakunde publikoei eskumen esparruekin lotutako gaietan aholku ematea eta inbertsio eta diruz lagundutako jarduerak egikaritu eta gauzatzen laguntzea ere.

Fiskalizazioak honako alderdi hauek besarkatzen ditu:

– Legezkoak: Honako aurrekontuaren atal hauetan ezargarria den arautegia bete izana: aurrekontua, zorpetzea eta finantza eragiketak, langileria, obren kontratazioa, hornidura eta zerbitzuak, diru-laguntzen emakida eta zuzenbide publikoko sarrerei buruzko arautegia.

– Kontularitzakoak: GFAren kontuak, foru erakunde autonomoen kontuak eta merkataritzako foru sozietateen kontuak ezargarriak diren kontularitzako printzipioen arabera mamitu diren aztertuko dugu.

– Foru sektore publikoaren egoera ekonomikoaren finantza analisia.

– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlanik besarkatzen. Nolanahi den ere, azaleratutako hutsak «Kudeaketaren alderdiak eta Gomendioak» idazpuruan xehetasunez jasoko ditugu.

Erakunde autonomoek eta merkataritzako foru sozietateek dagozkien kanpo auditoretzako txostenak eginak dituzte.

II.– Iritzia.

II.1.– Foru sektore publikoa osatzen duten erakundeek legezkotasuna betetzeari buruzko iritzia.

Gipuzkoako Foru Aldundia

1.– Luzatutako aurrekontuaren hasierako ordainketa kredituek 28,4 milioi euroren zenbatekoa besarkatzen dute, zeina 4/2007 FAren 78.5 artikuluan araututako aurrekontu luzapenaren erregimena urratuz eman baitzen. Kopuru hori honako kapitulu hauetako gastu kredituek osatzen dute: 4. kapitulukoek (12,2 milioi euro); 6. kapitulukoek (14,8 milioi euro) eta 7. kapitulukoek (1,4 milioi euro).

2.– 2015eko ekitaldian zehar errepide bidezko bidaiari-garraioen emakidetatik eratorritako gastuak erregistratu dira, guztira 5,2 milioi euroren zenbatekoan; horiek, baina, aurreko ekitaldietan amaitutako emakidei dagozkie eta ekitaldian espedienterik izan gabe egikaritzen jarraitzen dute.

Bestetik, gizarte zerbitzuak kontratatzeko 4 espedientetan (16, 18, 19 eta 20 espediente-zenbakiak), guztira 8,5 milioi euroan balioetsitako zenbatekoarekin esleitu direnetan, esleipena aurreko kontratua amaitu zenetik 3 eta 5,5 hilabete bitartean atzeratu da eta lizitazioak aurreko kontratuak iraungi ostean abiarazi dira. Denbora honetan guztian espedienterik gabe egikaritutako gastua 2,8 milioi eurorena izan da. Berebat, 2015eko maiatzean amaitu da gizarte zerbitzuetako espediente bat (33 zenbakikoa) eta ez da beste lizitazio bat abiarazi; bada, kontratazio espedienterik izan gabe erregistratu den gastua 1,7 milioi eurorena izan da.

3.– Txuri-Urdin izotz jauregian makina gela berritzeko eta beste zaharberritze lan batzuen espedientean (3 espediente-zenbakia), 4. sorta bakandu zen eta bereizirik lizitatu zen publikotasunik gabeko prozedura negoziatua baliatua, modu independentean egikaritzeko gai zen unitatea zela iritzita. Sorta hau, 202.183 euroan esleitutakoa, gainerako sortekin batera prozedura ireki bidez lizitatu behar zatekeen, ezen prozedura eta publikotasunezko arauak multzo osoaren balio metatuaren arabera erabakitzen baitira (SPKLTBren 86.3 artikulua); honenbestez, sorta honen kontratazioan publikotasun printzipioa urratu da.

4.– GFAk esleipen prozedura irekiari dagozkion betekizunak saihestuta 8 zerbitzu kontratatu ditu, guztira 3,1 milioi euroren zenbatekoan, SPKLTBren 86.2 artikuluan xedatutakoa urratuz.

5.– Diputatu kontseiluak zuzenean eman dizkie diru-laguntzak irabazi asmorik gabeko zortzi erakunderi (10 eta 19 espediente-zenbakiak) eta hiru enpresari (9, 14 eta 20 espediente-zenbakiak), guztira 315.000 euroren zenbatekoan; ez dira, baina, hori egiteko GLHren diru-laguntzei buruzko 3/2007 FAren 20.3.c) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak justifikatu, zeinak agintzen duen emakida zuzena aparteko izaerarekin baliatu ahal izango dela interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioak egiaztatzen diren diru-laguntzetarako, edota deialdi publikoa egitea zailtzen duten behar bezala justifikatutako beste batzuetarako.

▪ Epaitegi honen iritzira, 1etik 5era bitarteko paragrafoetan adierazitako ez-betetzeak alde batera, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Foru Sektore Publikoa osatzen duten erakundeek zuzentasunez bete dute 2015eko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.

II.2.– Foru sektore publikoa osatzen duten erakundeen kontuei buruzko iritzia.

Gipuzkoako Foru Aldundia

1.– GFAk 2015eko Kontu Orokorrean aurkeztu duen Diruzaintza Geldikina 3,7 milioi euroan gehitu behar da ondotik adierazitako doiketen ondorioz:

(Ikus .PDF)

2.– Ibilgetuko hainbat kontuk 2015eko abenduaren 31n 830,3 eta 383,5 milioi euroren kostu eta amortizazio-funtsaren balioak dituzte, hurrenez hurren, eta ez dute kostua eta amortizazio funtsa egiaztatzea bideratuko duen banakako xehapenik.

▪ Epaitegi honen iritzira, 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako salbuespenak salbuetsita, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Foru Sektore Publikoa osatzen duten erakundeen kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2015eko abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.

III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.

Atal honetan ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioak gehiegi eragiten ez dituzten akatsak ez ezik, kudeaketa hobetzeko azpimarratu nahi diren prozedurazko alderdiak ere azaleratu dira.

III.A.– Gipuzkoako Foru Aldundia.

III.A.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.

– GFAk inbertsio errealen kapituluan errepideak mantentzeko gastuak kontabilizatu ditu, 33,2 milioi euroren gastua izan duena; ondarean galera eta irabazien atalean erregistratzen dira, izan ere, nagusiki konponketak izan direnez, kapitalizagarritzat jotzen ez diren eragiketak jasotzen ditu.

– Konpromiso kredituen egoerak 2 milioi euro jasotzen ditu aurrekontu fasean, GFAk eta Pasaiako udalak 2009ko urtarrilean izenpetutako lankidetza hitzarmenaren ondorioz; ordea, ekitaldi itxieran egikaritzeko dauden diru-laguntzak 6,1 milioi eurorenak dira.

– Toki-erakundeek onura publikoko euren mendien aprobetxamenduaren % 20 mendi horien baso hobekuntzetan inbertsioak egiteko baliatu behar dute derrigor. Horretarako, GFAk irekitako kontu batean % 20 horri dagokion zenbatekoa ingresatu behar dute. Honi dagokionez, GFAk hiru banku-kontu ditu, 2015eko abenduaren 31n 1,5 milioi euroren saldoa zutenak; halaber, 2015eko ekitaldian zehar 363.376 euro erabili dira, kontabilitatean islatu ez direnak. Kontu honek GFAko diruzaintzaren atal izan behar duela uste dugu, eta honenbestez, artekaritzaren eta kontabilitate publikoaren erregimenaren kontrolera meneratua dago.

– 2015eko ekitaldiko Kontu Orokorraren Oroitidazkiak Gipuzkoako lurralde historikoan hiri hondakinen azpiegiturak eraiki eta abiarazteko finantzaketa kontratuei dagokienez GFAk 2011 eta 2015ean izenpetutako konpromisoen berri ematen du, GHK SAUk izenpetutakoak, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren bitarteko instrumental eta bitarteko propio den aldetik. Informazio hori 2011n izenpetutako konpromisoen agirirako osatu behar litzatekeela uste dugu eta informatu GFAri zein ondorio ekar liezazkiokeen aipatutako sozietateak izenpetutako finantzaketa agirien balizko epe-betetze aurreratuak.

III.A.2.– Sarrera fiskalak.

Atal honetan ondotik adierazitakoak azpimarratu nahi ditugu:

– 2015eko aurrekontu-ekitaldiaren itxieran, zerga zorrak geroratzeko 44 eskabide daude, guztira 50,5 milioi euro egiten dutenak eta GFAk ebatzi ez zituenak Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Diru-bilketako Erregelamenduaren 44.2 artikuluak aurreikusten duen sei hilabeteko epean. Zordunek ordainketa plan bat aurkezten dute eta horri berandutze interesa aplikatzen zaio. Plan hau, nahiz ez duen GFAk berariaz onartzen, bete egiten da oro har eta 2015eko ekitaldi itxieran ingresatzeko dagoen zor saldoa 37,4 milioi eurorena da. Amaitzeko, esan behar da, zor hauetarako ez dela bermerik gordailatu.

Aipatutako eskabideei dagokienez azpimarratu behar dugu hamaika zorduni dagozkien 21 espedientek urtebetetik gorako antzinatasuna dutela ebatzi gabeko gerorapen eskabideetan, guztira 42 milioi euroren zenbatekoan (2015eko abenduaren 31n ordaintzeko dagoen zor saldoa 31,8 milioi eurorena da). Zordun hauetarik hiruk 2011 eta 2013ko gerorapen eskabideak dituzte, honako zenbateko hauetan: 15,5; 16,7 eta 3,3 milioi euroren zenbatekoan eta 2015eko abenduaren 31n ordaintzeko dagoen zor-saldoa, hurrenez hurren, 13, 11,5 eta 2,5 milioi eurorena da. Hiru zordun hauetarik bigarrenari 3 gerorapen espediente aitortu zitzaizkion 2016ko uztailean.

– 2015eko ekitaldian emandako hogeita lau gerorapen aztertu ditugularik, guztira 19,1 milioi euroren zorra dutenak, honako alderdi hauek gailendu behar ditugu:

● 2015eko otsailean gerorapena eman zitzaion enpresa batek ez du 2015eko ekainaz geroztik ordainketa-plana bete eta ez zaio Diru-bilketa erregelamenduak 46.1.a) artikuluan aurreikusitakoa aplikatu, zeinak agintzen duen halako egoeratan exekuzio aldia abiaraziko dela eta geroratutako zorra eta sortutako interesak eskatuko direla, dagokion exekuzio aldiaren gainkarguarekin. Honek esan nahi du zordun honek 2015eko abenduaren 31n 1,3 milioi euroren zorra izanik GFArekin, ordainketetan egunean balego bezala ageri dela. 2016ko martxoaren 21ean ez-betezea izapidetu da exekutibora igaroaz.

● 2015eko urrian gerorapena eman zitzaion enpresa batek, 2015eko abenduaren 31n 519.058 euroren zorra zuenak, ez zuen emakida-akordioan aurreikusitako bermea eratu, zeinetarako bi hilabeteko epea eman zitzaion. 2016ko martxoan kitatze-aldia abiarazi zuen.

● Guztira 8,7 milioi euroren zenbatekoan emandako hamabi espedientetan, 7 eta 24 hilabete bitartean gainditu da gerorapena emateko gehiengo epea.

III.A.3.– Ondasun erosketa eta zerbitzuak.

Alderdi orokorrak

Errepideko bidaiarien ohiko garraio publikoaren lau emakidaren pleguek (7, 8, 9 eta 10 espediente-zenbakiak) prezioak gaurkotzeko indizeak barne hartzen dituzte); guztira 393,9 milioi euroren zenbatekoan esleitu ziren, 7 urtetarako bat eta 10 urtetarako beste hirurak; ordea, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2013 Legearen laurogeita zortzigarren xedapen gehigarriak agintzen du administrazio publikoetako kontratuen prezio berrikuspenak ezin egingo direla prezioen indize orokorrak edo halakoak dituzten formulak baliatuta. Berebat, kontratazioko bi espedientetan (1 eta 2 espediente-zenbakiak), guztira 682.745 euroren zenbatekoan esleitu zirenetan, pleguek jasozen dituzten prezioak berrikusteko klausulek prezioen indize orokorreko tipoei egiten diete erreferentzia.

Publizitaterik gabeko negoziatuak

GFAk sei zerbitzu guztira 443.108 euroren zenbatekoan publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez eta eskaintzak egiteko eskatu gabe kontratatu ditu, SPKLTBren 170.d) artikulua babes hartuta, prozedura hori erabiltzeko bide eman duten inguruabarrak behar hainbat egiaztatu gabe.

Administrazio kontratazioko espedienterik gabeko gastua

Administrazioko kontratazio espedienterik gabe kontrataturiko gastua aztertzean hogeita bat jarduera azaleratu dira, guztira 1,7 milioi euroren zenbatekoan, zeinetan baliatu beharreko kontratazio prozedura berrikustea gomendatzen den; izan ere, horietako bakoitza ekitaldian zehar gauzatutako jarduera bati dagokion arren, finean gastu homogeneoak eta ekitaldi bakoitzean planifika daitezkeen gastuak dira.

Gizarte-politika sailak psikologoen kontratazioa Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmen baten babesean egiten du, arreta psikologikoa emateko hiru programatan esku hartuko duten profesionalak homologatzeko; 2015eko ekitaldian 1 milioi euroren gastua eragin du. GFAk Elkargoari eskatu behar lioke proposatutako profesionalak hautatzeko gauzatu dituen ekintzak egiaztatzeko, hitzarmenean aurreikusitakoa betez.

Errepideko bidaiarien garraioa

2015eko ekitaldian izapidetutako errepideko bidaiarien garraioaren emakida espedienteei dagokienez, honako alderdi hauek azpimarratu behar ditugu:

– Bidaiaren ohiko garraio publikoaren zerbitzu-ematearen emakida, Tolosa, N-1, Buruntzaldea eta horien Donostiarekiko loturena (11 espediente-zenbakia), hiru aldiz lizitatu da eta GAOn honako data hauetan eman da argitara: 2014ko abuztuaren 12an, 2015eko urtarrilaren 28an eta 2015eko ekainaren 22an. Egoera hau esleipen prozeduran atzera egiteak izan direlako gertatu da, ustiapen proiektuan azaleratu diren okerren ondorioz eta lizitatzaileek jarritako errekurtsoen ondorioz. Txosten hau jaulki den datan izapidetu gabe dago beste lizitazio bat. Kontratua prestatzeko jardueren definizio egokia zorroztu behar da.

– Hauetako hiruren lizitazioari dagokionez (8tik 10era bitarteko espedienteak), aldez aurretik informatzeko iragarkia espedientea abiarazi baino bi hilabete lehenago bidaltzen da Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialera, horretarako ezarritako epea lizitazio prozedura abiarazi baino urtebete lehenagokoa denean; hiru kontratu horiek 370,3 milioi euroren zenbatekoan esleitu ziren.

– Espediente hauetarik hirutan (7, 8 eta 10 espediente-zenbakiak), guztira 295,7 milioi euroren zenbatekoan esleitu zirenetan, pleguetan prezioa esleitzeko irizpidearen baloraziorako finkatutako formulak eragiten du lizitazio tipoa berdintzen duen eskaintzak irizpide horri guztira emandako 51 puntuetatik 40 puntu inguru eskuratzea; horrek eraldatu egiten du pleguetan jasotako balorazioan pisu handien duen irizpidearen eragina eta hori ekonomikoki onuragarrien den eskaintza hautatzeko printzipioaren aurkakoa da.

– Agindu teknikoen pleguek agintzen dute operadoreak dagokion atxikitako kostuen egitura aurkeztu beharko duela eta kostu zuzen, zeharkako eta orokorrak banakatuko dituela, kontzesionarioak adierazi eta justifikatu beharko duelarik gastu finko edo aldakorra den; azkenik, administrazioak erabakiko du horren izaera. Honen harira, lau kontzesioen esleipenek egindako kilometro bakoitzeko ordaindu beharreko kopuru aldakor bat gehi urteko kostu finkoen zenbateko bat besarkatzen dute, hilean behin kitatuko direnak.

Esleitu diren lau espedienteetatik hirutan (7, 9 eta 10 espediente-zenbakiak) kostu finkoek esleitutako guztizkoaren gainean % 70 eta % 75 bitartean egiten dute; laugarren espedientean, berriz, (8 zk.) kostu finkoek esleitutako guztizkoaren gainean % 16 egiten dute. Horren ondorioz, lehenengo hiru enpresatan kilometro bakoitzeko esleitutako prezioa, hurrenez hurren, 0,589 euro, 0,828 euro eta 0,535 eurorena da eta laugarrenean, berriz, kilometro bakoitzeko esleitutako prezioa 2,055 eurorena da. GFAk kostu finko edo aldakorraren izaera aurrezehaztu beharko du.

– Guztira 393,9 milioi euroan esleitutako lau espedienteetan (7tik 10era bitartekoak) pleguek aldaketak egiteko aurreikusten duten erregimenak ez du modu argi eta garbian jasotzen kontratua zein baldintzatan alda daitekeen. Bestetik, % 10etik gorako igoera eragiten ez duten aldaketak ez dira kontratazio arautegian aurreikusitakoaren arabera ez izapidetzen ezta gauzatzen ere.

– Bi enpresa kontzesionariori (7 eta 10 espediente-zenbakiak) 2015eko ekitaldiko industria mozkina ordaindu zaie, 91.125 euroren eta 652.571 euroren zenbatekoan, hurrenez hurren. Magnitude hau eskaintza ekonomikoarekin batera aurkezten den ekonomia-finantza azterketaren ataleko agiri batean jasotzen da eta emakidak iraungo duen hamar urteetarako galera eta irabazien kontuaren proiekzioak jasotzen ditu (911.259 euro eta 5 milioi euro 2015-2024 aldirako). Beste bi enpresek (8 eta 9 espedienteak) ez dute magnitude hori jasotzen euren agirietan. Agindu teknikoen pleguek «Emakidaren araubide ekonomikoa» III. atalean ez dute industria mozkinari buruzko aipamenik jasotzen. Bai jasotako eskaintzen balorazioan bai kontratuaren zenbatekoa zehaztean industria mozkinaren zenbatekoa jasotzen da. Eskaintza ekonomikoa osatzen duten kontzeptuak argitu behar dira, kontratua prestatzeko jardueren definizio egokia zorroztuz.

– Goierri eskualdeko garraio-zerbitzuen emakidan (7. espedientea), 7 urtetarako 23,6 milioi euroren zenbatekoan esleitutakoan, esleipendun suertatu den eskaintzak zerbitzu berezien atalean gainditu egiten du lizitazio aurrekontu goiena, lehiatutako kilometro guztien % 4,4 egiten duena. Lehaitzaile batek EHJANen aurrean errekurritu egin zuen alderdi hori eta 2016ko azaroan bertan behera utzi zuen emakida, ondorioztatu baitu eskaintza ekonomikoak gainditu egin duela lizitazio prezio goiena zerbitzu berezien atal horretan. Epai hau errekurritu egin du GFAk Auzitegi Gorenaren aurrean eta txostena idatzi dugun datan ebazpena jaso zain dago.

III.A.4.– Diru-laguntzak.

Diru-laguntzen espedienteak aztertzetik honako alderdi hauek azpimarratuko ditugu:

– Ez dira GAOn argitaratu hamahiru diru-laguntza zuzeni dagozkien emakidak (14tik 25era bitarteko espedienteak eta 29. espedientea) eta diru-laguntza lerro bati dagokiona (8 espedientea), guztira 3,8 milioi eurorenak.

– Hamabi diru-laguntza zuzenetan (3, 4, 6, 8, 9, 14, 17, 18, 20, 26, 27 eta 28 espediente-zenbakiak), guztira 2,7 milioi euroren zenbatekoan emandakoak, hitzarmenek aurreikusten dute ordainketa aurreratuak egitea; ordea, horiek ez dira beharrezko finantzaketa proiektua egikaritzeko, diru-laguntzen foru arauan jasoa dagoen legez.

– Lau deialdiren oinarri arautzaileetan zehaztutako balorazio irizpideak (1, 2, 3 eta 12 espedienteak), zeinaren indarrez 2,3 milioi euroren diru-laguntzak ematen diren, ez dira garatu emakidan puntuak emateko banaka balioztatzen diren gainerako alderdiekin loturik.

– Guztira 350.000 euroren zenbatekoarekin emandako bi diru-laguntza zuzenetan (5 eta 16 espedienteak) zehaztu gabe daude onuradunak egin beharreko ekintzak (5. espedientean onuradunaren bazkideek) eta horrek zaildu egiten ditu diru-laguntza ematen duen atalak diruz lagundutako jarduera zuzen gauzatu dela egiaztatzeko lanak.

– % 100ean subentzionatu gabeko proiektuetarako emandako lau diru-laguntza zuzenetan (1, 3, 9 eta 32 espediente-zenbakiak), guztira 825.767 euroren zenbatekodunak, ez dago diruz lagundutako jarduerez gain beste funts batzuen zenbateko, jatorri eta aplikazioaren berri, propioak zein kanpo finantzaketatik eratorritakoak.

– Zortzi diru-laguntza izendunetan (2, 3, 4, 6, 8, 9, 14 eta 18 espediente-zenbakiak), lau diru-laguntza zuzenetan (3, 8, 22 eta 23 espediente-zenbakiak) eta hiru diru-laguntza lerrotan (1, 3 eta 8 espediente-zenbakiak), guztira 9,7 milioi eurorenak, ez dago jasoa onuradunak diruz lagundutako gastuak kontratatu aurretik hiru eskaintza eskatu izanaren egiaztatze-agiririk; izan ere, egiaztatze hori kontratazio araudia betetzera meneratuak dauden erakunde publikoei ere badagokie. Bestetik, 3,1 milioi euroren diru-laguntzak eman dituen diru-laguntza lerro batean (7. espedientea) oinarri arautzaileek hiru eskaintza eskatzeko obligaziotik salbuesten ditu araudiak agintzen duenaz gainetiko zenbatekodun obrak, hornidurak eta zerbitzuak kontratatzeko.

– Guztira 7 milioi euroren zenbatekoarekin emandako bi diru-laguntza lerrotan (17 eta 18 espedienteak), erakundeen urteko jarduera finantzatzekoak, onuradunen urteko kontuek mozkinak erakusten dituzte. Enpresatako batek (17. espedientea) bi jarduera garatzen ditu eta horietako bat diruz lagundua dago; alabaina, kontabilitatea bereizi gabe dago eta honenbestez, ezin egiazta daiteke emandako diru-laguntzaren norakoaren justifikazioa.

Ondotik, honako akats espezifikoa bereiziko dugu:

– Eskola kirolerako hogeita hamabi federaziori 813.000 euroren diru-laguntzak ematen dizkien diru-laguntza lerro batean (4. espedientea) emandako zenbatekoa erabakitzen da 2010eko ekitaldian emandako kopuruen arabera, gaurkoturik; ez da, baina, banaketarako irizpide objektiborik zehazten eta emandako ehunekoa eskatutako zenbatekoaren % 42tik % 100era bitartekoa izan daiteke.

Azkenik, hona hemen diru-laguntzen atalean aipatu beharreko beste alderdi batzuk:

– Estatuek ematen dituzten laguntzetan europar araudia betetzeari dagokionez, emakida-erabakiaren proposamenetan diru-laguntza hori arautu duen Europako araudi esparrua barne hartzea gomendatzen da.

– Oker ordaindutako diru-laguntzen itzulketa sail bakoitzak kudeatzen du eta ez zaio kontabilitateko atalari jakinarazten kontularitzan erregistratzeko kobratzeko saldoa zein den; horrek jarraipena egitea zailtzen du.

Gizarte politiketako hitzarmenak

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak kontzertu-araubidea definitzen du euskal administrazio publikoen eta erakunde pribatuen artean gizarte zerbitzuak emateko lankidetza molde lehenen modura; ez da, baina, erregelamendu bidez garatu. Aipatutako legeak irabazi asmorik gabeko ekimen sozialeko erakundeentzako hitzarmenaren moldea bereizten du, jardueraren edo prestazio zein zerbitzuaren berezitasunak, izaera presakoak edo izaera berritzaile eta esperimentalak kontzertuko araubidearen baldintzak hitzarmen horiei ez aplikatzea aholkatzen dutenean. GFAk hitzarmenaren moldea erabiltzen du gizarte zerbitzuak kontratatzeko.

Gizarte politiketako hitzarmenak 7 eta 10 urteko aldirako izenpetzen dira eta urtero berrikusten dira tarifak onartu eta plaza kopurua aldatzeko bada. 2015eko ekitaldiko tarifei dagokienez, zerbitzu bera emateko prezio ezberdinak eragiten dituzten egoerak azpimarratu ditugu:

– Jokamolde orokorra da tarifen urteko bariazioa hitzarmena duten zentroetan zerbitzu ematen duen langileriaren ekitaldiko soldata igoeren araberakoa izatea. Honela, bada, egoitzen hitzarmen kolektiboak araututako egoitza eta eguneko zentroei aplikatu zaizkien tarifek % 2,17ko igoera izan dute, lau zentro salbuetsita, zeinetan enpresa hitzarmenek ez duten 2015eko ekitaldian soldata igoerarik aurreikusten. % 2,17ko igoera 2015eko ekainaren 9ko Diputatuen Kontseiluaren erabaki bitartez onartzen da.

– 2015eko abenduaren 15ean bi erakunderen tarifak gaurkotu ziren % 1,7ko igoerarekin eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

– GFArekin gizarte zerbitzuak emateko hitzarmenak dituzten irabazi asmorik gabeko bost erakundek eta enpresa pribatu batek 2015ean GFAtik inbertsioak finantzatzeko guztira 888.890 euroren diru-laguntza zuzenak jaso zituzten; ordea, plaza bakoitzeko ordaintzen den prezioak inbertsioen amortizazioa ustiaketa gastu bat gehiago modura barne hartzen duen.

– 2015eko ekitaldian enpresa pribatu bati adingabeak gizarteratzeko ostatu ematen duten bi entrotarako aplikatutako tarifak beste zentro batzuetakoak baino handiagoak dira. 12 plaza hitzartu dira 255,5 euro/plaza/eguneko eta 10 plaza 381,93 euro/plaza/eguneko; gainerako laguntza zentroentzat finkatutako tarifa, berriz, irabazi asmorik gabeko erakundeek kudeatutakoak, 193,29 euro/plaza/ eguneko delarik. Aipatutako zentroetarako enpresa honen tarifak 2014an txanden orduak berregokitzearen ondorioz % 17,7 eta % 10,2 igo ziren, hurrenez hurren. 2015ean 2014 aurreko sistemara itzultzen da eta tarifen murrizketa, hurrenez hurren, % 3,4 eta % 1,4koada.

▪ Euskal Herriko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak araututako gizarte zerbitzuei dagokienez, ondoko alderdi eta gomendioak azpimarratu behar ditugu:

– Hitzarmenek itundutako prestazio eta/edo zerbitzu bakoitzari dagozkion modulu ekonomikoen zenbatekoak urtero finkatu beharko lituzkete, itun-araubideetarako aurreikusitako eskakizunak horietara egokituz. Honi dagokionez, GFAk prezio bakar bat finkatu behar luke kontratatu den zerbitzu bakoitzerako.

– Hitzarmenaren moldea irabazi asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko erakundeekin soilik balia daiteke.

▪ Azkenik, hitzarmen kolektibo baten baitan adostutako soldata igoerak eragindako kostua ez litzaioke administrazioari zuzenean eta besterik gabe eragin behar, galdu-gordean jarduteko printzipioak bere baitan baitu.

III.A.5.– Langileria gastuak.

Aurrekontuaren eranskinean barne hartutako plantilla 2.035 plazakoa da. Aurrekontuetaratutako plaza modura barne hartu dira plantillaz besteko diren aldi bateko izaera duten kontratuak, besteak beste, errenta kanpainarako teknikarien programako bitarteko 94 kontratu eta suhiltzaile, Egogain egoitza eta bestetarako ordezkapen kontratuak. Gure iritzira aurrekontu plantillak soil-soilik plaza bati loturik dauden kontratazioak jaso behar ditu; alabaina, programako bitarteko aldi bateko kontratazioak, ordezkapenak, e.a. gastuaren aurrekontuko diru-izendapenaren zenbaketan soilik hartuko dira kontuan.

III.A.6.– Ondarea.

Ondasun zerrenda orokorra ez du Diputatuen Kontseiluak onetsi, GLHaren Ondareari buruzko 8/1996 FAren 29. artikuluak aurreikusten duen moduan.

III.B.– Erakunde autonomoak.

III.B.1.– Ondasun erosketa eta zerbitzuak.

2015eko ekitaldian zehar Uliazpin hainbat ondasun eta zerbitzuren erosketa egin da, 6 jarduerari dagozkionak, guztira 236.568 euroren zenbatekoarekin, bakoitza hornitzaile bakarrarekin kontratatua eta kontratu txikiaren moldea baliatuta izapidetua; alabaina, publikotasunik gabe eskaintzak eskatuta prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeen.

III.C.– Merkataritzako foru sozietateak.

III.C.1.– Langileria gastuak.

Alderdi orokorrak

2015eko ekitaldian foru merkataritza-sozietateetan goi kargudunentzako eta behin-behineko langileentzako izenpetutako hitzarmenek lanuzteagatiko kalte-ordain klausulak besarkatzen dituzte. GFAren Erakunde-antolamendu, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 FA aldarazten duen uztailaren 3ko 3/2013 FAk ez ditu GFAko goi kargudun eta behin-behineko langileentzat lanuzteagatiko kalte-ordainak aurreikusten. Gainera, FA honek ez du foru merkataritza-sozietateetako goi kargudun eta behin-behineko langileen ordainsarietarako mugaketarik ezartzen; ordea, gomendagarria da hala egitea, foru sektore publiko osoari tratamendu bera ematearren.

III.C.2.– Ondasun erosketa eta zerbitzuak.

Alderdi orokorrak

2015eko ekitaldian zehar ez da Sektore Publikoaren Kontrataziorako Plataforman argitalpena egin, Merkatu Batasunaren Bermeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legearen xedapen gehigarri hirugarrenak arautzen duena, zeinak behartzen duen egitera, kasu guztietan, dela kontratazio atalek zuzenean, dela administrazio eta erakunde publikoen informazioa gehitzeko gailu elektronikoekiko elkarlotura bidez.

Bidegi SA

– 2013ko ekainaren 4ko Diputatuen Kontseiluaren erabaki bitartez, Bidegi SAren kudeaketaren baitako GFAren azpiegiturak garatzeko berariazko hitzarmena aldatu zen, 2011ko apirilaren 8an izenpetutakoa. Aldaketa hauen ondorioz, Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak Bidegi SArekin batera inbertsioak planifikatzen ditu eta Bidegi SAri agindutako mandatuen gainbegiratze eta koordinazio lanak egiten ditu. Honela, bada, Bidegi SAk esleitzen dituen kontratuen prestalan eta zuzendaritza egitekoetan GFAko langileek zuzenean esku hartuta gauzatzen da kontrol hori. Eta ondorioz, inbertsio hauetarako guztietarako Kontratazio mahaia Bide Azpiegituren Sailekoa da eta ez dago Kontratazio mahairik Bidegi SAn sozietateak zuzenean kudeatzen dituen gainerako kontratazioetarako. Gomendagarria da Mahaia eratzea, izan ere kontratazio atalek Kontratazio mahaiaren laguntza behar dute eskaintzak balioztatzeko.

– Banku-kontuetako funtsak erabiltzeko baimena pertsona bakar batek du eta gomendagarria da sinadura mankomunatuak izatea.

IV.– Finantza analisia.

IV.1.– GFAren doitutako aurrekontuaren emaitza.

Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontuetatik eratorri diren finantza magnitude nagusiak

(Ikus .PDF)

Eragiketa arrunten emaitza

Aurrekontu likidazioetatik eratorritako emaitza arruntak 2015eko ekitaldian aurrekoarekiko % 39,6 gehitu da, 37,2 milioi euroren igoera ekarri duena. Igoaldi honen jatorria erakunde konpromisoetatik garbi dauden sarreren igoeran datza, gastu arruntak apenas aldatu baitira.

Gastu arruntak aztertzean gogoan hartu behar da 2014ko ekitaldian 2013an zorpetutako gastuak erregistratu zirela, guztira 10,5 milioi euroren zenbatekoan. Horren eragina kenduta, 2015eko gastu arruntak 2014koekiko % 1,7 gehitu ziren.

2015eko ekitaldiko diru-bilketa eta erakunde konpromisoak aurreko ekitaldiarekiko % 4,3 eta % 4,2 gehitu dira, hurrenez hurren, eta bi ekitaldietan erakunde konpromisoek diru-bilketaren % 84,2 egin dute.

Kapital eragiketak

Egikaritutako inbertsioen kontzeptuko kapitalezko eragiketen emaitza negatiboa, sarreretatik garbi, 6,1 milioi euro murriztu da. Honen arrazoia da 8,4 milioi euroren diru-sarrera gutxiago eskuratu izana eta 14,5 milioi euroren inbertsio egikaritza txikiagoak egin izana. Eragiketa arrunten emaitzak kapital eragiketen gastu garbia berdintzen du.

Finantzaketa eragiketen saldoa

Eragiketa hauek apenas duten garrantzirik aurrekontuaren emaitzaren kalkuluan. Bestetik, gogoan izan behar da 2015eko ekitaldiko GLHren Kontu Orokorrean jasotako GFAren Diruzaintza Geldikinak ekitaldi itxieran erabili gabeko kreditu lerroetan gauzatutako finantzaketa barne hartzen duela, 35,5 milioi euroren zenbatekoan.

Doitutako aurrekontuaren emaitza

2015eko ekitaldian doitutako aurrekontu emaitza negatiboak 2014ko ekitaldiarekiko 1,9 milioi euroan egin du behera, batik bat, jada aurreko paragrafoetan azaldutako ondoko arrazoien ondorioz:

– Eragiketa arrunten emaitza 37,2 milioi euroan gehitu izana.

– Lotu gabeko diruzaintza geldikin bidez finantzaturiko kredituengatiko doiketa 28,1 milioi euroan murriztu da eta ekitaldiko finantzaketa desbideratze negatiboengatiko doiketa 11,3 milioi euroan murriztu da. Honenbestez, aurrekontuaren emaitza gehitzen duen doiketen guztizkoak behera egin du 39,4 milioi euroan.

– Zorpetzeagatiko aurrekontu gastuen diru-sarrera garbiek ez dute ia aldaketarik izan 2015ean; 2014ko ekitaldian, berriz, 18 milioi euroan egin zuten behera. Honenbestez, ekitaldi arteko bariazioan zenbateko honek gora egin du.

– Kapitaleko eragiketen egikaritza txikiagoaren ondorioz, doitutako aurrekontuaren emaitza 6,1 milioi euro handiagoa izan da.

IV.2.– GFAren diruzaintza geldikina eta zorpetzea.

Hona hemen Diruzaintza Geldikinak eta baliatu gabeko maileguek izan duten bilakaera:

(Ikus .PDF)

2014 eta 2015eko GLHren Kontu Orokorrek Kontsolidatutako Diruzaintza Geldikina erabili gabeko kreditu eragiketekin kuantifikatzen dute, nahiz Diruzaintza Geldikin deitzen dioten. HKEEk proposatutako doiketak aintzat hartuta, 2015eko ekitaldi itxieran Diruzaintza Geldikina 3,7 milioi euroan gehituko litzateke.

(Ikus .PDF)

Erabilitako maileguen igoerak kreditu-lerroen erabilera handiagoan du jatorria, zeinaren aurrekontuko erregistroa aurreko urteetan zenbateko erabilgarri osoarekin egin baitzen. Hauxe da, hain zuzen ere, igoera hau 2015eko ekitaldiko aurrekontuko mugimenduetan ez islatzeko arrazoia.

2015eko urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2/2015 FAk, urtarrilaren 19koak, 2015eko abenduaren 31n epe luzeko zorpetze muga 561,8 milioi euroan ezarri zuen GFAri zegokionez.

IV.3.– Erakunde autonomoak eta merkataritzako foru sozietateak.

Uliazpi fundazioa eta Kabia erakunde autonomoak eta IZFE SA eta Etorlur Gipuzkoako Lurra SA merkataritzako foru sozietateak ia osorik GFAk eskualdatzen dizkien funtsen bidez finantzatzen dira eta honenbestez, GFAren finantza-analisiak jada besarkatzen ditu haien kontuak ere.

Bidegi SA Sozietate Publikoak ez du GFAtik finantziaziorik jasotzen. Egiten dituen inbertsioak sozietateak berak sortzen dituen baliabideen bitartez eta zorpetzearen bitartez finantzatzen dira. Honekin baterako taulak zorpetzeak eta negozio zifraren zenbateko garbiak izan duen bilakaera erakusten du:

(Ikus .PDF)

2015eko urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2/2015 FAk, urtarrilaren 19koak, 2015eko abenduaren 31n epe luzeko zorpetze muga 845,4 milioi euroan ezarri zuen Bidegi merkataritzako foru sozietateari zegokionez.

IV.4.– Ondorioa.

2015eko ekitaldian tinkotu egin da zerga diru-bilketak berroneratzeko erakutsitako joera eta emaitza arrunta 37,2 milioi euroan gehitu da. Diruzaintza Geldikinak, erabili gabeko maileguengatiko diru-sarrerak aintzat hartu gabe, 37 milioi egin du gora eta erabilitako zorpetzea 19 milioi euroan gehitu da.

IV.5.– Aurrekontuaren Egonkortasuna eta finantzaren iraunkortasuna.

Apirilaren 27ko 2/2020 Lege Organikoak, Aurrekontuaren Egonkortasun eta Finantzaren Iraunkortasunari buruzkoak, 3. eta 4. artikuluetan administrazio publikoei ezargarriak zaizkien aurrekontuaren egonkortasun eta finantzaren iraunkortasunaren printzipioak ezartzen ditu, aurrekontuan oreka edo egiturazko superabit egoera modura eta oraingo eta etorkizuneko gastu konpromisoak finantzatzeko gaitasun modura ulertzen direnak, defizitaren eta zor publikoaren mugaketen barruan.

Kontu Orokorrean jasotako Aurrekontuaren Egonkortasunari buruzko txostena Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioari igorri zaio eta administrazio honek ez du salbuespenik adierazi.

GFAren mendeko den administrazio publikoaren sektorea

Estatuko Administrazio Orokorraren Artekaritzak ezarritakoari jarraiki, GFAren mendeko Administrazio Publikoaren Sektorea osatzen duten erakundeak honako hauek dira:

– Foru administrazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia.

– Foru erakunde autonomoak: Uliazpi Fundazioa eta Kabia.

– Merkataritzako foru sozietateak: IZFE SA eta ITTEN, Herriekin Lan Egiten SA (gaur egun Etorlur Gipuzkoako Lurra SA).

– Partaidetutako sozietateak: Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) SA, Bic Gipuzkoa Berrilan SA, Berroeta Aldamar SL, Seed Gipuzkoa AKS, Erregimen Erraztukoa SA, Ortzibia SA eta Garaia Berrikuntza Gunea S. Koop.

– Partzuergoak: Gipuzkoako Osabidezko Hezkuntza eta Lanerako Prestakuntzarako Kontsortzioa, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa.

– Fundazioak: Kirolgi Fundazioa, Mintzola Fundazioa eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa.

Gastuaren araua

Espainiar ekonomiaren epe ertaineko Barne Produktu Gordinaren hazkundearen erreferentziazko tasa 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldietarako, 2014ko ekainaren 27ko Ministroen Kontseiluaren Erabaki baten bitartez onartu zen eta 2015eko urterako % 1,3an finkatu zen. Tasa hau aurreko ekitaldiko aurrekontuaren gastu konputagarriarekin biderkatzen da, ezargarria den gastu muga eskuratzeko.

Gastu konputagarriak SEC10 terminoetan adierazitako enplegu ez finantzario modura definitzen dira, horietatik kenduta zorraren interesak, langabezia prestazioetan gastu ez aukerakoa, Europako Batasunetik edo beste administrazio publiko batzuetatik eratorritako helburudun funtsen bidez finantzatutako gastuaren zatia eta autonomia erkidegoei eta toki udalbatzei finantzaketa sistemei loturik egindako transferentziak.

2015eko ekitaldian arau hori ezartzeak 674 milioi euroren gastu zenbagarria erakusten digu, ekitaldi horretan ezargarria den 680,9 milioi euroren mugaren azpitikoa; honenbestez, bete egiten da aurreko paragrafoan aipatutako mugaketa.

Aurrekontuaren egonkortasunaren helburua

Aurrekontuaren egonkortasunaren helburua 2014ko ekainaren 27ko Ministroen Kontseiluaren Erabaki bitartez onartu zen.

Kontu Orokorrean barne hartutako aurrekontuaren egonkortasun eta finantzaren iraunkortasunari buruzko informazioak, «2015eko ekitaldiko Finantzaketa gaitasunari edo beharrari buruzko atalean», guztira 14,4 milioi euroren finantzaketa gaitasuna islatzen du. Estatuko Administrazio Orokorrari aurrekontuaren egonkortasunari buruz igorritako informazioa honakoa da:

(Ikus .PDF)

Zor publikoaren helburua

Arautegiak administrazio publikoen multzoaren zor publikoaren bolumenari BPG nazionalaren % 60aren pareko muga ezartzen dio, termino nominaletan adierazia, eta era honetara zati-banatzen da: administrazio zentrala (% 44), Autonomia Erkidegoen multzoa (% 13) eta Udalbatzen multzoa (% 3).

Zor publikoaren helburuari dagokionez, foru ogasunek duten berezitasunaren ondorioz beharrezkoa da Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordeak iritzia ematea, izan ere zor publikoaren helburua Barne Produktu Gordinaren ehuneko baten gainean finkatzen da; ordea, ehuneko hau ez da administrazio ezberdinen artean banatu (EAE eta foru aldundiak) eta honenbestez, ezin adieraz daiteke Gipuzkoako Foru Sektore Publikoak, SEC10 terminoetan, 2015eko urterako zor publikoaren helburua bete duen edo ez.

2015eko abenduaren 31n GFAren mendeko indarreko zor publikoa 644,4 milioi eurorena da (GFA: 561,8 milioi euro, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa: 50 milioi euro, GHK SA: 22,8 milioi euro, Bic Gipuzkoa Berrilan SA: 0,9 milioi euro eta Ortzibia SL: 8,9 milioi euro).

GFAren mendeko sozietate ez finantzarioen sektorea eta erakunde finantzarioen sektorea.

Estatuko Administrazio Orokorraren Artekaritzak 2015eko urterako ezarritakoari jarraikiz, GFAren mendeko Sozietate ez Finantzarioen Sektorea osatzen duten erakundeak honako hauek dira: Bidegi, Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA, Sueskola Gipuzkoa Fundazioa eta Gipuzkoako Urak SA

Sozietate ez Finantzarioen Sektorearen eta Erakunde Finantzarioen Sektorean barne hartutako erakundeak desoreka finantzarioko egoeran daudela esaten da ezargarriak zaizkien kontabilitateko planaren irizpideen arabera galerak dituztenean eta horiek saneatzeko baliabideen zuzkidura beharrezkoa denean, baliabide horiek eman behar dituen erakundearen egonkortasun eszenategian aurreikusi ez direnak. Definizio horren arabera, 2015eko ekitaldian, erakunde guztiak finantza oreka egoeran daude.

V.– Urteko Kontuak.

V.1.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontuak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

V.2.– Foru erakunde autonomoen kontuak.

V.2.1.– Uliazpi Fundazioa.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

V.2.2.– Kabia.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

V.3.– Merkataritzako foru sozietateen kontuak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)
ALEGAZIOAK GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO 2015EKO KONTU OROKORRARI BURUZKO FISKALIZAZIO TXOSTENARI

Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2015eko ekitaldiko Kontu Orokorrari egindako fiskalizazioaren emaitzei erantzuna ematearren, eta otsailaren 5eko 1/1998 Legearen 13. artikuluan zehaztutakoa betez, txosten honetan aurkezten ditugu aipatutako emaitzei dagozkien alegazioak eta justifikazioak.

I.– Iritzia.

I.1.– Foru sektore publikoa osatzen duten erakundeek legea betetzeari buruzko iritzia. Alegazioak.

HKEEren testua

Gipuzkoako Foru Aldundia

– Luzatutako aurrekontuaren hasierako ordainketa kredituek 28,4 milioi euroren zenbatekoa besarkatzen dute, zeina 4/2007 FAren 78.5 artikuluan araututako aurrekontu luzapenaren erregimena urratuz eman baitzen. Kopuru hori honako kapitulu hauetako gastu kredituek osatzen dute: 4. kapitulukoek (12,2 milioi euro); 6. kapitulukoek (14,8 milioi euro) eta 7. kapitulukoek (1,4 milioi euro).

Alegazioa:

Kapitulu horiei dagokienez, honela dio 4/2007 Foru Arauak 78.5 artikuluan:

4. eta 7. kapituluak:

78.5.b) artikulua: «Ondasun eta zerbitzuen ohiko gastuen kapituluko kredituak eta ohiko diru laguntzetarako kredituak eta kapital kredituak luzatutzat joko dira aurreko ekitaldiko zenbatekoetan, betiere aurrekontuan luzatu den ekitaldian programak, jarduketak edo jarraipen-ildoak finantzatzen badituzte».

Gipuzkoako Foru Aldundiak honako irizpide hau erabili du «jarraipenari» dagokionez:

Kapitulu hauetan jarraipena dagoela ulertzen da:

1.– 2015erako konpromiso kreditu bat dagoenean.

2.– Beste entitate batzuen funtzionamendu gastuak finantzatzen direnean (4. kapitulua) eta foru gobernuak prestatutako 2015erako aurrekontuen proiektuan sartu zirenean.

3.– Jarduketak 2014an agortu ez direnean, 2015eko proiektuan (7. kapitulua) helburu berarekin jasota zeuden neurrian.

Kontuen Auzitegiak irizpide murriztaileena aplikatu du diru laguntza izendunen luzapenari dagokionez, ulertu baitu luzapena bidezkoa dela bakarrik baldin eta 2015erako konpromiso kreditu bat badago.

Gastu arruntera bideratutako diru laguntza izendunen kasuan, aldiz, diru laguntza horietako batzuek konpromiso kredituak edukitzearen arrazoia da, oro har, entitate onuradunak bere jarduketa justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu behar duen momentua eta, beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak obligazioa onartzen duen momentua.

Oro har, jarduketa horien jatorria luzapena barnean jasotzen duten hitzarmenak izaten dira.

Kapital eragiketetara bideratutako diru laguntza izendunak 2014an jasotako jarduketak dira, eta 2015erako mantentzen dira inbertsio helburu berarekin. Beraz, ez dira jarduketa berriak.

Kontuen Auzitegiaren irizpideari jarraituz gero, entitateek orain exekutatzen ari diren inbertsioak geldiaraziko lituzkete.

6. kapitulua:

78.5.c) artikulua: «Inbertsio errealen kapituluko kredituak luzatutzat joko dira aurreko ekitaldiko zenbatekoetan, betiere luzaturiko ekitaldian jarraitzen duten jarduketak badira, edo bidezkoa den zenbatekoan aurrekontua luzatu den ekitaldian amaitzeko aurreikuspena egiten bada.

Birjarri eta mantentzeko inbertsio gastuak egin daitezke, gehienez 2014-12-31ko behin betiko aurrekontuaren mugaraino».

Kapitulu honetan jarraipena dagoela ulertzen da:

1.– 2015erako konpromiso kreditu bat dagoenean.

2.– 2015erako konpromiso krediturik ez dagoenean (baina inbertsioa exekutatzen ari da eta 2015ean amaitzen da).

Bigarren paragrafoari dagokionez, luzatu egin daitezke funtzionamendukotzat hartzen diren inbertsioak (62., 63., 64. eta 65. artikuluak) eta Administrazioaren funtzionamendu normalerako behar diren inbertsio generikoen partidak.

Kontuen Auzitegiaren iritziz luzatu ezinekoak diren kredituek aipatutako irizpideei jarraitzen diete, gehienetan departamentu bakoitzaren ohiko jarduerari lotuta dauden eta Administrazioaren funtzionamendu normalerako beharrezkoak diren partida generiko moduan (14,2 milioi euro) eta gutxienetan, aldiz, exekutatzen ari diren eta 2015ean amaitzen diren inbertsioen likidazio moduan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dio utzi, beraz, 4/2007 Foru Arauaren 78.5 artikulua betetzeari, baizik eta aplikatu egin du betiere berak Administrazioren jarduera ekonomikoa ez gelditzeko asmoz aurrekontu luzapenean jasotako helburuari lotuta dauden eta egoki iritzi dien irizpideak erabilita.

4/2007 Foru Arauaren 78.2 artikuluari jarraituz, departamentuen kudeaketarako 2015eko aurrekontuaren kreditu luzagarriak 715,2 milioi eurokoak ziren. 78.5 artikuluan luzapenari buruz jasotakoa aplikatuta, 664,6 milioi euroko kudeaketa aurrekontu bat luzatu zen, hau da, -50,6 milioi euroko doikuntza egin zen. Doikuntza horretatik, -27,1 milioi euro 4. kapitulukoak dira, -9,2 milioi euro 6. kapitulukoak eta -12,1 milioi euro 7. kapitulukoak.

Horrenbestez, esan daiteke hainbat irizpide daudela luzapena noraino zabaldu finkatzeko orduan, baina ez, ordea, kasu honetan araudia ez dela bete, Kontuen Auzitegiak dioen bezala.

HKEEren testua

– 2015eko ekitaldian zehar errepide bidezko bidaiari-garraioen emakidetatik eratorritako gastuak erregistratu dira, guztira 5,2 milioi euroren zenbatekoan; horiek, baina, aurreko ekitaldietan amaitutako emakidei dagozkie eta ekitaldian espedienterik izan gabe egikaritzen jarraitzen dute.

Alegazioa:

Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legea onartzearen ondorioz, mendebaldeko Donostialdean jada baziren bidaiarien garraio publiko erregularraren emakidak baliozkotu egin ziren arau horren mende erabat dauden beste emakida batzuekin. Halaber, 20 urteko iraupena finkatu zen, lege horren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatzeko. Emakida horien indarraldia 2012ko martxora arte luzatu zen irailaren 1eko 22-T/1997 eta maiatzaren 4ko 11-T/1998 foru-aginduen bitartez.

Emakida horiek amaitzeak aukera emango zuen zerbitzuak eguneratzeko eta eremu horretan benetan dagoen eskaerari erantzuteko. Hala, ekainaren 3ko 984-T/2014 Foru Aginduaren bidez, emakida berrirako zerbitzuaren aurreproiektuaren proposamena onartu zen, baita hura jendaurrean jartzeko izapidea ere. Foru Agindu horren arabera, nahiz eta emakidaren epea amaituta egon, zerbitzua ematen jarraitu beharra zegoen, Errepideko Bidaiari Garraioaren martxoaren 18ko 4/2004 Legeko 24.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz: «Emakidaren epea amaitzen bada eta artean zerbitzuaren hurrengo eskaintza zehazteko prozedura ebatzi gabe badago, emakidadun enpresak prozedura hori amaitu arte luzatuko du zerbitzuaren kudeaketa» (ikus HKEEren oharra dokumentuaren bukaeran). Foru Agindu horretan ere adierazten da ezen, arauzko ikuspuntu juridikotik, lizitazio-prozedura berria zentzu zabalean hasten dela zerbitzuaren aurreproiektua prestatu eta amaitzean, baita zerbitzuari buruzko iragarkia EBAOn argitaratzeko bidaltzean ere, 1370/2007 (CE) Erregelamenduko 7.2 artikuluari jarraituz. Iragarkia 2014ko maiatzaren 23an argitaratu zen.

Abiarazitako prozesu hori ez zen amaitu, atzera egin baitzen Foru Gobernuaren Kontseiluak 2015eko urtarrilaren 9an hartutako erabakiaren bidez, egiaztatu egin baitzen hutsak zeudela onartutako zerbitzu-proiektuan, kontratazio-prozedurako proposamenen bideragarritasuna arriskuan jartzen zutenak. Hartara, zerbitzu-proiektuaren edukia hobeto egokitu nahi izan zen zerbitzuaren benetako baldintzetara, eta hurrengo lizitazio-prozeduran egin zitezkeen proposamenak bideragarriak izango zirela ziurtatu nahi izan zen.

Prozeduran atzera egin ostean, proiektu berri bat onartzeari heldu zitzaion.

Bigarren prozedura lizitatu ondoren, Kontratazio Alorreko Errekurtsoetarako Foru Auzitegi Administratiboak 5/2015 Ebazpena eman zuen 2015eko martxoaren 23an; horren bidez, enpresa lizitatzaileetako batek administrazioko kontratazioaren arloan jarritako errekurtso berezia baietsi zuen. Ondorioz, Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren bidez 2014ko uztailaren 29an onartutako lizitazio-prozedura baliogabetu egin zen, eta inolako eraginik gabe geratu zen Foru Gobernuaren Kontseiluak 2015eko maiatzaren 20an hartutako erabakiaren bitartez.

Kontratazio Alorreko Errekurtsoetarako Foru Auzitegi Administratiboaren 5/2015 Ebazpena aplikatuz, emakida-proiektu berria onartu zen Foru Gobernuaren Kontseiluaren 2015eko ekainaren 16ko erabakiaren bitartez. Bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (Administrazioarekiko Auzietarako Sala, 280/2015 Prozedura Arrunta) ofizioa jaso zen aldundi honetako Erregistro Nagusian, 2015eko ekainaren 24an; horren bidez, Kontratazio Alorreko Errekurtsoetarako Foru Auzitegi Administratiboaren 5/2015 Ebazpenari buruzko espedientea bidaltzeko eskatzen zen, zenbait enpresa lizitatzaileek errekurtsoak jarri zituztelako. Errekurtso hori aurkezteak esan nahi zuen Kontratazio Alorreko Errekurtsoetarako Auzitegiaren Ebazpena ez zela irmoa, eta beraz, lizitazio-prozedurarekin aurrera eginez gero, segurtasun juridiko eza larria izango zen, eta hala administrazioari nola prozesuan interesa zuten pertsonei eragingo zien horrek; hori dela eta, egokitzat jo zen kontratazio-prozeduran atzera egitea, eta 2015eko uztailaren 9ko erabakiaren bidez adierazi zen atzera egite hori.

Horrenbestez, Errepideko Bidaiari Garraioaren martxoaren 18ko 4/2004 Legearen 24.2 artikuluan eta 2014ko ekainaren 3ko 984-T/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz, zerbitzuak ematen ari ziren enpresa operatzaileek hasierako kontratuen xede ziren zerbitzuak ematen jarraitu behar izan dute, ezin izan baitira lizitazio-prozesuak amaitu adierazitako arrazoiengatik.

Une honetan gogora ekarri behar da erabilera orokorreko bidaiarien garraio publiko erregularrak zerbitzu publikoak direla (Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 71. artikulua); garraio-sistemaren funtzionamendua, besteak beste, komunitatearen beharretara egokitu behar dela (Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 3. artikulua); eta botere publikoek herritarren garraio-beharrei egoki erantzutea sustatu behar dutela (Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 4. artikulua).

Ondorioz, garai bateko emakidadunek jarraitu behar izan dute mendebaldeko Donosialdeko (Buruntzaldea) garraio-zerbitzuak ematen jatorrizko emakida-kontratuak oinarri hartuta; dena den, Diputatuen Kontseiluaren 2007ko maiatzaren 15eko eta 2008ko maiatzaren 6ko erabakien bidez aldatu ziren kontratuak, Txartel Bakarra txertatu baitzen bidaiarien errepide bidezko Gipuzkoako garraioan.

Duela gutxi, 2016ko urriaren 13an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 435/2016 epaia eman du, eta horren bitartez ezetsi egin ditu Kontratazio Alorreko Errekurtsoetarako Foru Auzitegi Administratiboaren martxoaren 23ko 5/2015 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoak; beraz, gaur egun desagertu egin dira Buruntzaldean erabilera orokorreko errepide bidezko bidaiarien herriarteko garraio-zerbitzuak lizitatzea eragozten zuten arrazoiak.

Hori dela bide, Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 4/2017 Ebazpenaren bidez, kontratazio hau egiteko espedientea abiarazi da: «Buruntzaldean erabilera orokorreko bidaiarien errepide bidezko eta herriarteko garraio-zerbitzuak lizitatzeko dokumentu teknikoak prestatzeko zerbitzuak (esp.: 2017021NE100)».

HKEEren testua

– Bestetik, gizarte zerbitzuak kontratatzeko 4 espedientetan (16, 18, 19 eta 20 espediente-zenbakiak), guztira 8,5 milioi euroan balioetsitako zenbatekoarekin esleitu direnetan, esleipena aurreko kontratua amaitu zenetik 3 eta 5,5 hilabete bitartean atzeratu da eta lizitazioak aurreko kontratuak iraungi ostean abiarazi dira.

Alegazioa:

Aipatutako espediente horietako bat (16 zenbakiduna) zerbitzu kontratazio bat da, eta haren xedea da desgaitasun baloraziorako beharrezkoak diren mediku eta psikologia txostenak egitea eta mendekotasunaren balorazioa eskatu duten pertsonei buruzko informazioa lortzea. Espediente horren lizitazioa 2015eko maiatzaren 15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen, eta atzerapenaren arrazoia honako hau izan zen: kontratazio bakar batean batu ziren ordura arte luzapen desberdineko bi kontrataziotan eta bi entitate desberdinen eskutik egiten ziren desgaitasun eta mendekotasun balorazioak.

Desgaitasun baloraziorako beharrezkoak diren mediku eta psikologia txostenak egiteko kontratazioa 2015eko otsailaren 14an bukatu zen; mendekotasunaren balorazioa eskatu duten pertsonei buruzko informazioa biltzekoa, berriz, 2015eko maiatzaren 31n. Kontuan hartu behar da, halaber, lizitazio iragarkian akatsa zegoela adierazi zela, eta akats hori zuzentzeak atzerapena ekarri zuela lizitazio iragarkia errepikatu behar izan zelako.

Ordura arte bi kontratazio izan zirenak bakar bat bezala identifikatu eta akatsa zuzendu behar izateak 2015eko abuztuaren 1era arte atzeratu zuen kontratazio berriaren esleipena.

Arrazoiketa berak balio du 19 zenbakidun espedienterako ere. Kontratazio hori –2015eko uztailaren 22an esleitu zen eta abuztuaren 1ean formalizatu– indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak hartzeko zentro baten kudeaketari dagokio. Bi zentroetako bat kudeatzeko kontratuan, GFAk Donostiako Udalaren zerbitzua subrogatu zuen. Kontratu hori luzatu egin zen. Aldi berean, GFAk ezaugarri bereko eta kolektibo berari zuzendutako beste zentro bat kudeatzen zuen, eta 2015ean izapidetutako espedientea bigarren kontratazio horren epeetara egokitu zen.

HKEEren testua

– Txuri-Urdin izotz jauregian makina gela berritzeko eta beste zaharberritze lan batzuen espedientean (3 espediente-zenbakia), 4. sorta bakandu zen eta bereizirik lizitatu zen publikotasunik gabeko prozedura negoziatua baliatua, modu independentean egikaritzeko gai zen unitatea zela iritzita. Sorta hau, 202.183 euroan esleitutakoa, gainerako sortekin batera prozedura ireki bidez lizitatu behar zatekeen, ezen prozedura eta publikotasunezko arauak multzo osoaren balio metatuaren arabera erabakitzen baitira (SPKLTBren 86.3 artikulua); honenbestez, sorta honen kontratazioan publikotasun printzipioa urratu da.

Alegazioa:

2013ko abenduaren 17ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren bidez onartu zen Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregian makina gela berritzeko eta bestelako eraberritze lanak egiteko proiektuaren 1. eta 2. sortetako obrak kontratatzea, prozedura irekia erabiliz.

Kontuan hartuta obra horiek oso desberdinak zirela, 5 sortatan banatu zen proiektua, bakoitza bere aldetik esleitu ahal izateko. Izotz Jauregiko makina gela berritzeaz gain, IDOM ingeniaritzak idatzitako proiektuan beste bi esku-hartze ere sartu ziren: hiru aldagela berri eta lehortegia lehengo euskal kirol federazioek 1. solairuan zuten gune erabilgarria; patinak alokatzeko gunea; eta izotz jauregiaren sabaia.

2014ko apirilaren 4ko 03-036/2014 Foru Aginduaren bitartez, Kultura, Gazteria eta Kirol departamentuko diputatuak 1. eta 2. sortetako obren kontratua esleitu zion Construcciones Moyua enpresari, bere proposamena, oro har, onuragarriena izateagatik Foru Administrazioarentzat, aurkeztutako seiren artean.

Ondoren, 2014ko uztailaren 16ko 03-066/2014 Foru Aginduaren bidez, erabaki zen onartzea Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregian makina gela berritzeko eta bestelako eraberritze lanak egiteko proiektuaren 5. sortaren kontratazio espedientea, pistako sabai faltsua aldatzeari buruzkoa, publizitaterik gabe negoziatutako prozeduraren bidez egiteko. Lizitaziora Construcciones Moyua enpresa bakarrik gonbidatu zen, Arkitektura Zerbitzuaren iritziz, horretarako baldintza teknikoak zeudelako, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 170.d) artikulua aplikatzea ahalbidetzen zutenak. 2014ko abuztuaren 5eko 03-072/2014 Foru Aginduaren bidez, kontratua enpresa gonbidatuari esleitu zitzaion.

4. sorta, patinak alokatzeko gunea, eta aipaturiko proiektutik kanpo beste jarduera batzuk egitekoa, esate baterako, patinatzaileak egoteko gunean zorua konpontzea eta beheko solairuko komun publikoak eraberritzea, bereizita lizitatu ziren, publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabiliz, horretarako aukera ematen zuelako kontratuaren aurrekontuak -196.568,07 eurokoa-, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 177.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Lizitazio horretan, obrak egiteko eraginkortasun, efizientzia, eta koordinazio arrazoiak zirela eta, Txuri-Urdin izotz jauregian egin beharreko esku-hartze proiektuaren 4. sortako obrak ez ezik, aipaturiko proiektutik kanpo zeuden beste obra batzuk ere sartu ziren, besteak beste, patinatzaileak egoteko gunean zorua konpontzea eta beheko solairuko komun publikoak eraberritzea, eta hori ezin izango zen egin gainerako sortekin batera lizitatuta prozedura ireki baten bidez.

Gainera, Lurgoien SAU enpresa esleipendunak 167.093,91 euroko eskaintza egin zuen, BEZik gabe, eta ez 202.183 eurokoa, BEZa barne, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenak dioen bezala, oso mesedegarria administrazio kontratatzailearentzat.

HKEEren testua

– GFAk esleipen prozedura irekiari dagozkion betekizunak saihestuta 8 zerbitzu kontratatu ditu, guztira 3,1 milioi euroren zenbatekoan, SPKLTBren 86.2 artikuluan xedatutakoa urratuz.

Alegazioa:

Etxetek programaren kudeaketa (abuztua – abendua)

Etxetek programa kudeatzeko laguntza teknikoa emateko kontratuari dagokionez, kontratazioa esleitzeko eta formalizatzeko beharrezko denbora modu ezohikoan luzarazi zuten bi elementu nabarmendu behar dira (aldi horretan kontratu txikia baliatu zen). Lehenengo elementua, baldintza teknikoak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuei buruzko 2015eko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren edukira egokitzea izan zen.

Bigarren elementua, berriz, subrogatu beharreko langileen zerrenda egiteak sorrarazitako arazo ugariak izan ziren, desadostasunak izan baitziren enpresaren, administrazioaren eta subrogatu behar ziren edo ez ziren langileen artean. Horren guztiaren ondorioz, kontratazioaren arloko bi errekurtso aurkeztu ziren, eta horiek izapidetzeak kontratua izapidetzea atzeratu zuen.

I.2.– Foru sektore publikoa osatzen duten erakundeen kontuei buruzko iritzia.

Gipuzkoako Foru Aldundia

HKEEren testua

GFAk 2015eko Kontu Orokorrean aurkeztu duen Diruzaintza Geldikina 3,7 milioi euroan gehitu behar da ondotik adierazitako doiketen ondorioz:

(Ikus .PDF)

Alegazioak:

Lehen doikuntza, «Etxez etxeko zerbitzuaren 2015eko 4. hiruhileko gastuak», 3 milioi eurokoa da, eta 2015eko azken hiruhilekoaren etxez etxeko laguntza zerbitzuagatik Gipuzkoako udalei emandako diru-laguntzaren likidazioari dagokio. Gizarte Politikako departamentuak 2016ko lehen hiruhilekoan, udalek aurkeztutako frogagiriak berrikusi eta gero, udalez udal likidazioak onartu zituen eta baita ordainketak egin ere. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorraren urteko kontuetan elementuak erregistratzeko eta kontabilizatzeko irizpideen arabera, diru-laguntzak «gastu gisa kontabilizatuko dira aurrekontu-obligazioa kontabilizatzeko ezarritako baldintzak bete direla ziurtatuta dagoenean». 2015eko abenduaren 31n, diru-laguntza horiek ez zuten betetzen kontabilitate arloko araudian ezarritako baldintza, eta, beraz, ez zegoen zertan obligazioa kontabilizatu. Hori dela-eta, HKEEk egindako doikuntza ez dela zuzena deritzogu.

Bigarren doikuntzari dagokionez, zehaztu beharra dago «Zerga zordun eta hartzekodunak zuzkiduretatik garbi, aurrekontu kontabilitatean erregistratu gabeak» saldoaren informazioa kudeaketa tributarioari buruzko txostenean jasota dagoela Kontu Orokorrean. Hau da, datu publikoak dira, GFAren urteko kontuen barruan ageri direnak.

Zordun eta hartzekodun tributarioen kontuetako saldoa –hornidurak kenduta– ondoko arrazoiengatik ez da kontuan hartu 2015eko Diruzaintzako Gerakina kalkulatzeko garaian:

2015-12-31n kobratu gabeko zordun tributarioen bilketa garbia Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2016rako onartutako zerga-bilketa aurreikuspenetatik ondorioztatzen da. GFAren 2016ko sarreren aurrekontua aurreikuspen horietan oinarrituta prestatu zen. Bistan denez, sarrera horiek 2016ko ekitaldi berriko aurrekontuan agertzen badira (aurrekontu hori Batzar Nagusiek onartu zuten HDEKren aurreikuspenetan oinarrituta), haiek ezin dira aldi berean konputatu aurreko ekitaldiko Diruzaintzako Gerakinaren kalkuluan.

2016ko aurrekontua finantzatzen duten sarrerak direnez gero, baliabide «ez erabilgarriak» dira, eta, beraz, HKEEk 2015eko Diruzaintzako Gerakin erabilgarrian egindako doikuntza ez da zuzena.

Azkenik, hirugarren doikuntzari dagokionez, HKEEren iritziz, Diruzaintzako Gerakina kalkulatzeko kontuan hartu behar ziren Estatuak BEZaren doikuntzagatik konpentsatu zituen 20,8 milioi euroko diru-sarrerak. GFAk Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen irizpideen arabera kontabilizatzen ditu Estatuarekiko fluxu finantzarioak (kupoa, zerga-bilketaren doikuntzak, mendetasuna...). Horren arrazoia da Autonomia Erkidegoko erakundeek (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak) irizpide homogeneoak erabili behar dituztela zerga itunduak, ekarpenak eta Estatuarekiko kupoa kontabilizatzeko. Horrexegatik, uste dugu HKEEk egindako doikuntza bidegabea dela.

II.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak alegazioak.

II.A.– Gipuzkoako Foru Aldundia.

II.A.2.– Sarrera fiskalak.

HKEEren testua

– 2015eko ekitaldian emandako hogeita lau gerorapen aztertu ditugularik, guztira 19,1 milioi euroren zorra dutenak, honako alderdi hauek gailendu behar ditugu:

● 2015eko otsailean gerorapena eman zitzaion enpresa batek ez du 2015eko ekainaz geroztik ordainketa-plana bete eta ez zaio Diru-bilketa erregelamenduak 46.1.a) artikuluan aurreikusitakoa aplikatu, zeinak agintzen duen halako egoeratan exekuzio aldia abiaraziko dela eta geroratutako zorra eta sortutako interesak eskatuko direla, dagokion exekuzio aldiaren gainkarguarekin. Honek esan nahi du zordun honek 2015eko abenduaren 31n 1,3 milioi euroren zorra izanik GFArekin, ordainketetan egunean balego bezala ageri dela. 2016ko martxoaren 21ean ez-betezea izapidetu da exekutibora igaroaz.

Alegazioa:

Gipuzkoako Lurralde Historikoko aparteko enpresa bat da eta bere jarduera aparteko esparruan aurrera eramaten duelako zorraren ordainketa bermatuta zegoen. Gaur egun bete ez zuen gerorapenaren zor guztia kitatuta dago.

II.A.3.– Ondasun erosketa eta zerbitzuak.

Alderdi orokorrak

HKEEren testua

– Errepideko bidaiarien ohiko garraio publikoaren lau emakidaren pleguek (7, 8, 9 eta 10 espediente-zenbakiak) prezioak gaurkotzeko indizeak barne hartzen dituzte); guztira 393,9 milioi euroren zenbatekoan esleitu ziren, 7 urtetarako bat eta 10 urtetarako beste hirurak; ordea, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2013 Legearen laurogeita zortzigarren xedapen gehigarriak agintzen du administrazio publikoetako kontratuen prezio berrikuspenak ezin egingo direla prezioen indize orokorrak edo halakoak dituzten formulak baliatuta. Berebat, kontratazioko bi espedientetan (1 eta 2 espediente-zenbakiak), guztira 682.745 euroren zenbatekoan esleitu zirenetan, pleguek jasozen dituzten prezioak berrikusteko klausulek prezioen indize orokorreko tipoei egiten diete erreferentzia.

Alegazioak:

7. esp.: Goierriko Eskualdeko bidaiarien garraio publikoa; 8.: Urola Erdiko Eskualdeko bidaiarien garraio publikoa; 9.: Transporte público de viajeros Comarca Debabarrena eta, Urola-Kostako Eskualdeetako bidaiarien garraio publikoa eta 10.: Debagoienako eta Debabarrena, Vitoria-Gasteiz, Bilbao, Donostiarekin lotura eta EAE hiriburuen arteko bidaiarien garraio publikoa.

Kontratu publikoen prezioen erregulazioa jasota dago azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginean, I. liburuan, III. tituluko II. kapituluan. Kapitulu horretan, aldaketa handi bat egin da 2014rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen harira eta Espainiako ekonomiaren desindexazioaren martxoaren 30eko 2/2015 Legea argitaratu ondoren; azken hori indarrean dago 2015eko apirilaren 1etik aurrera. Hori dela medio, batetik, kapituluaren errubrika aldatu da, eta orain «sektore publikoko kontratuen prezioak berrikustea» deritzo; eta bestetik, SPKLTBko 89. artikulua ere aldatu da. Horrez gain, arau horren 90-92 bitarteko artikuluak indargabetu dira (Espainiako ekonomiaren desindexazioaren Legeko xedapen indargabetzailearen bigarren atala).

Finean, 2014rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeko laurogeita zortzigarren xedapen gehigarria indarrean sartzearen ondorioz, SPKLTBren pean dauden kontratuak indexatzea debekatzeko araubide orokorra finkatu da. Horren eraginez, administrazio publikoen kontratuen prezioak berrikustean (obrenak eta armamentua eta ekipamendua fabrikatzekoak desberdinak dira), ezingo dira erabili prezioen indize orokorrak edo horrelakoak dituzten formulak.

Nolanahi ere, gogora ekarri behar da, batetik, SPKLTBko 91.1 artikuluan (2014an indarrean zegoen, Espainiako ekonomiaren desindexazioaren martxoaren 30eko 2/2015 Legeak indargabetu baitzuen) prezioak berrikusteko formuletatik berariaz baztertzen zirela eskulanaren kostua, gastu finantzarioak, gastu orokorrak eta etekin industriala, hau da, garraio-zerbitzuen kontratuetan eguneratzea aurreikusten den kostuak (erregaiaren kostua izan ezik); eta bestetik, prezioak ez direla indize ofizialak erabiliz eguneratzen, baizik eta merkatuan duten benetako aldaketa aurreikusten duten irizpideak erabiliz.

Eta horrela da bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzuetarako kontratuak defizitarioak eta iraupen luzekoak direlako; administrazioak kontratu horien bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko betebeharra du, eta aldi berean emakidadunei ezartzen dizkien zerbitzu-betebeharrak ez dira errentagarriak merkatuaren baldintza arruntetan. Hori dela eta, garraio-operadoreentzako konpentsazioak daude finkatuta, merkatuaren egoera arruntean jasoko luketen ordain arruntarekiko aldea ordaintzeko.

Horregatik guztiagatik, erabat baliozkotzat hartu behar dira agirietan jasotako eguneratze-irizpideak (EAEn hitzartutako ordainsari-igoeren batezbestekoa eta gasolioaren batez besteko prezioa aurreko ekitaldian), garraio-zerbitzu publikoaren kudeaketa-kontratuak nolako errealitatea duen aintzat hartuta.

Publizitaterik gabeko negoziatuak

HKEEren testua

– GFAk sei zerbitzu guztira 443.108 euroren zenbatekoan publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez eta eskaintzak egiteko eskatu gabe kontratatu ditu, SPKLTBren 170.d) artikulua babes hartuta, prozedura hori erabiltzeko bide eman duten inguruabarrak behar hainbat egiaztatu gabe.

Alegazioak:

Artelekuko zerbitzuak

Kultura zuzendariak 2015-01-28an emandako ebazpenean jasotzen dira Artelekurako K6 Gestión Cultural SL enpresa publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez kontratatzeko arrazoi teknikoak. Aurrekari gisa adierazi behar da, 2014. urtean, Arteleku egoitzaz aldatu zela, Martutene auzoko instalazioetatik Santa Teresako eraikinera pasatuz. Horren ondorioz, alde batetik, Tabakalerarekin hitzarmen bat sinatu zen, integratzeko bertan ordura arte Artelekun zegoen Mediateka zerbitzua eta, beste aldetik, bi aldeen adostasunez kontratua egitea K6 Gestión Cultural SL enpresarekin zerbitzu hori eskaintzeko (irailaren 30eko 321/2014 Foru Aginduaren bidez). Behin betiko eredua zehazten zen bitartean (Tabakalera eta Artelekuren artean banatzea funtzioak eta zerbitzuak), erabaki zen kontratatzea epe labur baterako zerbitzu hori ematen ari zen enpresa bera. Horrela, bada, K6 Gestión Cultural S.L. enpresari egin zitzaion kontratua, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez, arrazoi teknikoengatik, 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte, 33.208,32 eurotan (BEZa barne), pentsatu genuelako enpresa hori zela Artelekuri zerbitzuak ongien eskainiko zizkiona, lehen ere halako lanak eginda baitzegoen.

Ondare arkeologikoa zaindu eta zaharberritzeko zerbitzuak

2015eko abuztuaren 7ko Ebazpenaren bidez, berriz, Ondare arkeologikoa zaindu eta zaharberritzeko Giorgio Studer kontratatzen da, publizitate gabeko prozedura negoziatuaren bidez, eta hor jasotzen da «lan mota horiek egiteko gure inguru hurbilean ez dugu beste pertsonarik ezagutzen...». Aipatutako prozedura horretara, bakar-bakarrik Studerren eskaintza aurkeztu zen eta ez zitzaigun posible izan une horretan beste inolako enpresekin harremanetan jartzea, ebazpeneko azalpen zatian jasotzen den moduan.

Tolosaldeko Energia Plana, Oarsoaldeko Energia Plana eta Urola Erdiko burujabetza energetikorako sustapena.

2015eko aurrekontu foralak egiteko 2014. urtean zehar garatu zen parte hartze prozesuaren emaitza bezala, besteak beste, Tolosaldeko, Oarsoaldeko eta Urola Erdiko eskualdeetan herritarren kezka handienetako bat energiaren problematika izan zen, egun dauden dependentzia eta pobrezia mailak eta dagoen ahulezia energetikoa gutxitzeko helburuarekin.

Helburu horrekin hasi zen energia planak prestatzeko prozesua , toki eta eskualdeetako agenteen parte hartzea eskatzen zuena, eta aipatutako eskualdeetako udalerrien interesak ordezkatzeko zeregina Tolosaldea Garatzen S.A., Oarsoaldea S.A. eta Iraurgi Lantzen S.A. eskualdeko garapen ekonomikorako agentziei dagokie, energia eredu berri baten garapenean ezinbesteko eragileak baitira.

Urola Erdiaren kasuan, eskualdeko Burujabetza Energetikorako Plana izan zen burujabetza energetiko baterantz abiatzeko prozesuaren hasiera.

Aipatutako agentziek beraien gain hartu dute kaltetutako udalerrien interesak ordezkatzeko ardura eta eskualde mailan energia planak sustatzeko eta koordinatzeko zeregina dute; beraz, ez dago laguntza teknikoa kontratatzeko beste aurkera onargarririk.

Kontuan hartuz prestazioaren zenbatekoa eta zehaztapen teknikoak, egokitzat jo zen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 170 d. eta 174. artikuluetan aurreikusitako prozedura negoziatuaren bidez kontratatzea, baina lege horrek berak 178. artikuluan aipatzen duen hiru eskaintzen lehiaketa sustatu gabe.

Administrazio kontratazioko espedienterik gabeko gastua

HKEEren testua

– Administrazioko kontratazio espedienterik gabe kontrataturiko gastua aztertzean hogeita bat jarduera azaleratu dira, guztira 1,7 milioi euroren zenbatekoan, zeinetan baliatu beharreko kontratazio prozedura berrikustea gomendatzen den; izan ere, horietako bakoitza ekitaldian zehar gauzatutako jarduera bati dagokion arren, finean gastu homogeneoak eta ekitaldi bakoitzean planifika daitezkeen gastuak dira.

Alegazioak:

Harri-lubetak eraikitzeko lanak

Hiru kasuak (21-ME-152/2015, 20-ME-148/2015 eta 22-ME-162/2015 espedienteak) ez dira obra txikiak, baizik eta larrialdiko jarduketak, logikoki aurrez atzeman ezin zirenak, eta aurrez iragarri ezin den eguraldi txarraren ondorio zuzenak dira. 2015. urteko ezohiko klimatologia hain ohiz kanpokoa izan zen, presaka lan egin behar izan zela. Gainera, errepide diferenteak dira, eta bide segurtasunagatik, berehala ireki behar ziren.

Erantsitako Bide Artapeneko eta Kudeaketako Zerbitzuaren txostenean adierazten denez (1. agiria), obrak horien dimentsioengatik ezin dira sartu errepideak artatu eta ustiatzeko lanak egiteko aurrez aipatutako zerbitzu kontratuen helburuen barruan (artapen osoko kontratu gisa ezagutzen direnak), zeinak harri-lubeta txikiak egiteko balio baitute; eta ez hiru horietan bezala, harri-lubeta handiak, errepidea erabat hondatzeko arriskua dagoenean.

Agerikoa denez, obra mota hori ezin da aurrez planifikatu, eta, beraz, ezin da horretarako obra kontratu bat egin, izan ere, ahozko kontratu horiek eragin zituzten ezohiko arrazoiek eragingo lukete helburu hori duen kontraturen bat izanez gero, baldin eta kontratu horiek eragin dituzten ezohiko arrazoiak gertatuko ez balira, aurrekontuko ekitaldiak izatea non kontratu horiek ez luketen inongo egikaritzarik izango.

Kontratu horietan guztietan ikusten da ondasun eta pertsonen segurtasunerako arrisku larri eta berehalako egoerak daudela (pitzadura larriak eta errepidearen hondoratzeak), eta horiek kontuan hartuta ikusi zen lanak berehala egin behar zituela Administrazioak; eta horiek guztiak larrialdiko kontratazioak egiteko ezaugarriak dira.

Nolanahi ere, berresten da kontratu horietan funtsezkoa izan zela jarduketaren «erabateko beharrezko» izaera (gertaera aurreikus zitekeen edo ez alde batera utzita), eta ezin izan zela erabili larrialdiko tramitazioa edo iragarkirik gabeko prozedura negoziatua, presako arrazoiengatik egoera horiek konpontzeko; horrela zuritzen da prestazioen ahozko kontratazioa (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 28.1 artikulua).

Zoruak konpontzeko lanen kontratazioan bezala, ez zen inolako borondaterik izan kontratuaren helburua zatitzeko, zenbatekoa txikitzearren eta kontratazio publikoaren araudiak ezartzen duen publizitatearen eta konkurrentziaren betebeharrak saihestearren.

Zoru konponketak

Bide Azpiegituretako departamentuan, zoru konponketen plangintza bi ikuspegitatik egiten da: batetik, errepideak artatu eta ustiatzeko lanak egiteko zerbitzu kontratuetan (artapen osoko kontratu gisa ezagutzen direnak) plangintza aurrez egiten da, eta besteak beste, zorua konpontzen da, garrantzi txikiko kalte txikiak konpontzeko; eta, bestetik, aurrekontu ekitaldi bakoitzean jarduketak jakin batzuen plangintza egiten da (obra kontratuak) zorua birgaitzeko gure errepideetako leku zehatzetan. Horiek zoruaren kalte orokorragoak izaten dira, eta konponketa programatzen da auskultazio sistematikoak egin ondoren; horiek, gainera, kostu ekonomiko handiagoko soluzioak dira.

Lan horiek egiten dira «ohiko» prozeduren bidez tramitatutako kontratu batzuetan, araudiak ezarritakoen barruan.

Kontratazio publikoan, jarduketen plangintza ezinbestekoa da kontratuen prozedura egokia zehazteko, eta ez egiteak eragin dezake kontratuen okerreko haustura.

Hala ere, fiskalizatu diren kontratu txikiak (5-RF-118/2015, 8-RF-139/2015 eta 11-RF-151/2015) behar berezien ondorioz izan dira; zehazki, eguraldi txarraren eraginez (euri ugari) eta bide-zati batzuetan izaten ziren istripu kopuru izugarria. Horiek presako jarduketak eragiten dituzte, aurreikusi eta, ondorioz, planifikatu ezin direnak.

Adierazi behar da hiru kontratuak ez direla izan aldizkako eta aurreikus daitekeen behar berari erantzuteko eta ez dutela ahalbidetzen okerreko haustura bat izan dela ondorioztatzea. Jarduketa horiek independenteak dira elkarren artean; data (2015eko uztaila, azaroa eta abendua) eta leku desberdinetan egin ziren; gainera, udalerriak ez ziren berak, eta guztiak presako arrazoiengatik egin ziren (beraz, ezin zen plangintzarik egin). Helburua bai zela bera, bide segurtasuna bermatzea. Nahikoa da kontratu horiek eragin zituzten arrazoiak aztertzea, ezaugarriak kontuan hartuta ondorioztatzeko ezin dela jarduketa horien plangintzarik egin, izaera berezikoak zirelako, eta arrazoiak ere desberdinak izan ziren elkarren artean, honi eransten zaion Bide Artapeneko eta Kudeaketako Zerbitzuaren txostenak ezartzen duenez (1. agiria).

Gainera, mandatu horien datak ikusiz gero, argi ondoriozta daiteke ez direla aldi berean edo bata bestearen ondoren tramitatu; ondorioz, ezin da pentsatu kontratu horiek batera erantzuten dietenik unitate operatibo edo funtzional bakarrari (aurrekontuak betez gero agerian utziko lukete kontratuaren helburuaren okerreko haustura bat).

Hori guztia kontuan hartuta, ondorioztatu behar da kasu honetan, adibidez, Andaluziako Kontratazio Administratiboaren Aholku Batzordearen 2/2016 txostenak adierazten duen bezala, kontratu txikiak ahalbidetzen diela kontratazio organoei prozedura erabiltzea kostu txikiko eta iraupen motzeko behar bati azkartasuna emateko, ohiko tramitazioaren bidez ezingo litzatekeena lortu.

Era berean, gogorarazi behar da kontratu txiki bat zuzenbidearen kontrakoa dela, baldin eta kontratazio organoak, tramitazioa hasteko unean, baldin badaki –edo jakinaren gainean egon badaiteke– programazio eta kudeaketa onaren printzipioak aplikatu daitezkeela, izaera bateratuko ezaugarri zehatzeko prestazio bat kontratatu behar dela, ezin hobeki zehaztutakoa, funtsezko ezaugarriak ez badira aldatzen nabarmenki, urtero egin behar bada eta denboran behar jarraitu bati erantzuten badio, eta hala ere hainbat kontratu txiki tramitatzen baditu, eta publizitatearen eta prozeduraren arau zorrotzenak saihesten baditu (Balear Uharteetako Kontratazio Administratiboaren Aholku Batzordearen 4/2010 txostena eta Madrileko Erkidegoko Interbentzio Orokorreko 2013ko ekainaren 13ko txostena).

Bestalde, zorua konpontzeko lan horietako bakoitza berez unitate operatibo edo funtzional bakarra da, eta bakoitza modu bereizian kontratatu daiteke, Estatuko Kontratazio Aholku Batzordearen 2013ko maiatzaren 7ko 31/2012 txostenean adierazten denez: «Oinarrizko ideia da, elkarren artean zerikusia duten prestazioren bat modu bereizian kontratatzeko aukera arautzeko, unitateko operatibo edo funtzional bakarra ote den, hau da, helburu bera lortzeko elementu bereiz ezinak ote diren, edo kontratuaren bidez lortu nahi denaren funtzionamendu egokirako ezinbestekoak ote diren. Unitate operatibo edo funtzional bakarra bada, eta kontratua zatitzen bada, haustura bat izango da».

Hausturari buruzko doktrina baldintzatuta dago prestazioen subjektu, objektu edo arrazoiak nortasunik ba ote duen. Kontratu bakarra egongo da subjektu, objektu edo arrazoiak bat egiten badute, baina kontratu desberdinak egin beharko dira, gure kasuan bezala, egin beharreko prestazioaren exekuzio egokiak eragiten badu elementu horietakoren bat aldatzea.

Zentzu horretan, Kanarietako Kontratazio Administratiboaren Aholku Batzordearen 1/2010 txostenak hau dio: «ez da kontratuaren helburuaren iruzurrezko hausturarik egongo, lehen kontratu bat egin ondoren kontratista berarekin beste kontratu bat egin behar bada behar berri baterako, behar hori ezin bada aurreikusi lehen kontratua egiteko unean»; izan ere, kasu horretan objektua eta subjektuak bat egiten badute ere, arrazoia beste bat da.

Horregatik guztiagatik, departamentu honek berretsi nahi du egokia dela hiru kasu horietan obrak kontratu txikien bidez tramitatzea. Ez zen inolako borondaterik izan kontratuaren helburua zatitzeko, zenbatekoa txikitzearren eta kontratazio publikoaren araudiak ezartzen duen publizitatearen eta konkurrentziaren betebeharrak saihestearren.

Errepideko bidaiarien garraioa

HKEEren testua

2015eko ekitaldian izapidetutako errepideko bidaiarien garraioaren emakida espedienteei dagokienez, honako alderdi hauek azpimarratu behar ditugu:

– Bidaiaren ohiko garraio publikoaren zerbitzu-ematearen emakida, Tolosa, N-1, Buruntzaldea eta horien Donostiarekiko loturena (11 espediente-zenbakia), hiru aldiz lizitatu da eta GAOn honako data hauetan eman da argitara: 2014ko abuztuaren 12an, 2015eko urtarrilaren 28an eta 2015eko ekainaren 22an. Egoera hau esleipen prozeduran atzera egiteak izan direlako gertatu da, ustiapen proiektuan azaleratu diren okerren ondorioz eta lizitatzaileek jarritako errekurtsoen ondorioz. Txosten hau jaulki den datan izapidetu gabe dago beste lizitazio bat. Kontratua prestatzeko jardueren definizio egokia zorroztu behar da.

Alegazioa:

Bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzua Tolosan, N-1 errepidean, Buruntzaldean eta Donostiarako konexioetan emateko emakida-kontratuaren harira (11. espedientea), adierazi behar da alderdi horri erantzun egin zaiola II. ataleko 2. puntuan. «Legeak betetzeari buruzko iritzia», Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenean.

HKEEren testua

– Espediente hauetarik hirutan (7, 8 eta 10 espediente-zenbakiak), guztira 295,7 milioi euroren zenbatekoan esleitu zirenetan, pleguetan prezioa esleitzeko irizpidearen baloraziorako finkatutako formulak eragiten du lizitazio tipoa berdintzen duen eskaintzak irizpide horri guztira emandako 51 puntuetatik 40 puntu inguru eskuratzea; horrek eraldatu egiten du pleguetan jasotako balorazioan pisu handien duen irizpidearen eragina eta hori ekonomikoki onuragarrien den eskaintza hautatzeko printzipioaren aurkakoa da.

Alegazioa:

Esan daiteke eskaintza guztien artean kalitate-prezio erlazio onena duena dela ekonomikoki onuragarriena, kontratuaren xedeak justifikatzen dituen irizpideak kontuan hartuta. Horrek esan nahi du prezio-eskaintza txikiena ez dela beti onena, ezta eraginkorrena ere, beraz.

Ez da ahaztekoa irizpide baten parametroak oker finkatzeak lizitazioaren helburua faltsutu dezakeela; horren eraginez, baliteke eskaintza teknikoen arteko distantzia handiagoa izatea zenbat eta txikiagoa izan haien kalitatea. Hortaz, ahuldu egin dezake balio-judizioaren pean ez dauden irizpideen aplikazioaren emaitza, eta horrek kutsatu egiten du kontratua ekonomikoki onuragarriena den eskaintzari esleitzeko xedea.

Azkenik, aipatzekoa da agirietan finkatutako formulak ez duela lehia aldatzen, hartan ez dagoela lizitatzaileren baten kaltetan eragin baztertzailea izan dezakeen osagairik, ezta eskaintzak prestatzeko lanean eragina izan dezakeen osagairik ere, eskaintzak prestatzean horien berri izanez gero.

HKEEren testua

– Guztira 393,9 milioi euroan esleitutako lau espedienteetan (7tik 10era bitartekoak) pleguek aldaketak egiteko aurreikusten duten erregimenak ez du modu argi eta garbian jasotzen kontratua zein baldintzatan alda daitekeen. Bestetik, % 10etik gorako igoera eragiten ez duten aldaketak ez dira kontratazio arautegian aurreikusitakoaren arabera ez izapidetzen ezta gauzatzen ere.

Alegazioa:

Gai horretan, ez gatoz bat Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren iritziarekin, baldintza administratiboetan agirietan baldintza jakin bat baitago lau kontratuak aldatzeko araubidea erregulatzeko.

Bestalde, ez da zuzena Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenean egiten den erreferentzia hau: «% 10eko igoera ez dakarten aldaketak ez dira izapidetzen eta ez dira formalizatzen, kontratazio-araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz». Aitzitik, hau aipatzen da agirietan: «kostuen egituraren % 10etik gora aldatzea».

HKEEren testua

– Lau deialdiren oinarri arautzaileetan zehaztutako balorazio irizpideak (1, 2, 3 eta 12 espedienteak), zeinaren indarrez 2,3 milioi euroren diru-laguntzak ematen diren, ez dira garatu emakidan puntuak emateko banaka balioztatzen diren gainerako alderdiekin loturik.

Alegazioak:

1. esp.: Euskeraren erabilera soziala: 1. lerroa: euskerazko argitarapenak; 2.: Euskeraren erabilera soziala: 2. lerroa: Promoziorako proiektu eta jarduerak eta 3.: Euskeraren erabilera soziala: 4. lerroa: Euskeraren erabilera normalizatzeko tokiko planak.

Balioespen irizpideak: egia baldin bada deialdiarekin batera argitaratutako oinarrietan ez zela xehetasunez azaltzen balioespen irizpideen aplikazioa nola egingo zen, egia da, baita ere, balioespen irizpideen kalkulu zehatzaren azalpena eskatzaileen esku jarri zela, eskatu zuten kasu guztietan.

Bestalde, 2016ko deialditik aurrera, oinarrien barruan txertatu eta argitaratzen dira Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen diru laguntzen balioespen irizpideen kalkulu formulak eta haztapenak.

HKEEren testua

– Guztira 350.000 euroren zenbatekoarekin emandako bi diru-laguntza zuzenetan (5 eta 16 espedienteak) zehaztu gabe daude onuradunak egin beharreko ekintzak (5. espedientean onuradunaren bazkideek) eta horrek zaildu egiten ditu diru-laguntza ematen duen atalak diruz lagundutako jarduera zuzen gauzatu dela egiaztatzeko lanak.

Alegazioak:

5. espedientea: Euskal Herriko Ikastolak Europar Koop. Elk. eta «Herritar digitalak hesten» proiektua.

Azaldu beharra dago espedientean gordetzen den azalpen txostenean aipatzen diren eginkizun tekniko guztiak (curriculumaren garapenaz, eta digitalizazio zereginez) Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba onuradunaren bazkideek bete zituztela. Izan ere, kasu honetan onuradunak betetzen zuen papera zen, batik bat, antolamenduaz eta koordinazioaz arduratzea, eta proiektuaren I+G egitasmoa garatzea.

Zehazki, 2015. urtean proiektu horretan jardun zuten Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatibaren eta bere bazkideen langileen gastua finantzatu da.

Horrela jasota dago onartutako hitzarmenaren 4.1 klausulan hau dioenean:

«Herritar digitalak hezten: ikasmaterialen ikusmira proiektuaren lana garatu eta gauzatuko du Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatibak. Horretarako beharrezkoak diren bitartekoak ipiniko ditu, bai langileen aldetik, bai bitarteko materialen aldetik.

Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatibaren bazkideak ere diru laguntza honen onuraduntzat hartuko dira eta ondorioz hitzarmen honek xedea duen proiektuaren lana bere izenean egiteko konpromisoa hartzen dute.

Bazkide hauek Urretxu-Zumarraga ikastola, Haurtzaro ikastola, Resurrección M.ª de Azkue ikastola eta Arizmendi ikastola dira.»

HKEEren testua

– Zortzi diru-laguntza izendunetan (2, 3, 4, 6, 8, 9, 14 eta 18 espediente-zenbakiak), lau diru-laguntza zuzenetan (3, 8, 22 eta 23 espediente-zenbakiak) eta hiru diru-laguntza lerrotan (1, 3 eta 8 espediente-zenbakiak), guztira 9,7 milioi eurorenak, ez dago jasoa onuradunak diruz lagundutako gastuak kontratatu aurretik hiru eskaintza eskatu izanaren egiaztatze-agiririk; izan ere, egiaztatze hori kontratazio araudia betetzera meneratuak dauden erakunde publikoei ere badagokie. Bestetik, 3,1 milioi euroren diru-laguntzak eman dituen diru-laguntza lerro batean (7. espedientea) oinarri arautzaileek hiru eskaintza eskatzeko obligaziotik salbuesten ditu araudiak agintzen duenaz gainetiko zenbatekodun obrak, hornidurak eta zerbitzuak kontratatzeko.

Alegazioak:

Diru laguntza izendunak:

14. espedientea. Bic Gipuzkoa Berrilan SA: ekintzailetza jarduerak

Emandako eta ordaindutako diru laguntza entitatearen funtzionamendu gastuen arabera ematen da. Eta ematen da Akziodunen Batzar Orokorrean onetsitako kontuen arabera, Administrazio Kontseiluak proposatuta. Administrazio Kontseilua Eusko Jaurlaritzak (eta SPRIk) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatzen dute. Kontuak ikuskatu dira, eta ez da azaldu oharrik horri buruz. Izan ere, aipatutako entitateak aurreikusitakoa publikoki aplikatzen du «kontratatzailearen profilean».

Diru laguntza lerroak

1. esp.: Euskeraren erabilera soziala: 1. lerroa: euskerazko argitarapenak; eta 3.: Euskeraren erabilera soziala: 4. lerroa: Euskeraren erabilera normalizatzeko tokiko planak

Onuradunak hiru eskaintza eskatzea, gastu diruz lagungarri batzuk kontratatu aurretik: diru laguntza hauen oinarri orokorren 2.3 puntuan xedatzen zen gastu diruz lagungarriaren «zenbatekoak 18.000 euro gainditzen baditu, eta aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek emandako ondasunen hornidurak edo zerbitzu prestaziok direnean, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik onuradunak gutxienez hiru hornitzaileri eskaintza bana eskatu behar» ziela.

Ulertzen dugu hemen eragozpenbide orokor bat ezartzen dela, orobat 18.000 eurotik gora emandako diru laguntza guztietarako.

Alabaina, aipatzen ari garen hiru diru laguntza lerro hauetan, zehazki aztertzen badira diru laguntza espedienteak modu banakatuan, ikusiko da ez dela gertatzen onuradunak diruz lagundutako gasturik besterekin kontratatzea, 18.000 eurotik gorako kostu batekin, kasu horretan –eta horretan bakarrik– eskatu eta frogatu behar bailituzke hiru eskaintza.

HKEEren testua

– Eskola kirolerako hogeita hamabi federaziori 813.000 euroren diru-laguntzak ematen dizkien diru-laguntza lerro batean (4. espedientea) emandako zenbatekoa erabakitzen da 2010eko ekitaldian emandako kopuruen arabera, gaurkoturik; ez da, baina, banaketarako irizpide objektiborik zehazten eta emandako ehunekoa eskatutako zenbatekoaren % 42tik % 100era bitartekoa izan daiteke.

Alegazioa:

Eskola kiroleko programaren jardueretan laguntzaile diren 32 kirol federazioen aniztasun eta heterogeneotasuna dela eta, diru laguntza horiek 2010ean federazioekin sinatu ziren hitzarmenen bidez kuantifikatu ziren. Hori dela eta, eguneratzen dira zenbateko horiek, ezinezkoa edo oso zaila delako irizpide objektiboak ezartzea baliagarriak direnak federazio guztientzat, tartean futbola, saskibaloia edo eskubaloia, eta xakea, igeriketa edo arku tiraketa barne direla.

II.B.– Erakunde autonomoak.

II.B.1.– Ondasun erosketa eta zerbitzuak.

HKEEren testua

– 2015eko ekitaldian zehar Uliazpin hainbat ondasun eta zerbitzuren erosketa egin da, 6 jarduerari dagozkionak, guztira 236.568 euroren zenbatekoarekin, bakoitza hornitzaile bakarrarekin kontratatua eta kontratu txikiaren moldea baliatuta izapidetua; alabaina, publikotasunik gabe eskaintzak eskatuta prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeen.

Alegazioak:

Adierazitako horien inguruan, balioespen desberdinak egin litezke:

1.– 65 mila eurogatik egindako lan batzuk dira; orokorrean, egoera berezi batzuetan egindako konponketak: Zentroa itxita dagoen unean egin beharreko konponketak, zerbitzua emana ahal izateko instalazioei eragiten baitie.

Zentroa soilik Eguberritan ixten da; gainera, data horietan dauden egun batzuk jai egunak dira.

Horregatik, enpresa esleipendunak ezaugarri zehatz batzuk bete behar ditu, zentroaren instalazioak ezagutu behar ditu edozein arazo gertatzen bada ere (argindarra eta ur hornidurak...), langileak izan behar ditu erabilgarri,... eta hori guztia kontuan izanda lana egiteko dauden egun apurrak eta horitatik batzuk jai egunak direla. Baldintza horietan, kontuan izanik gainera Eguberriak direla, enpresek oso zaila izaten dute pertsonala izatea.

Hain zuzen ere, horixe da lana zuzenean eta bermearekin enpresa horri esleitzeko arrazoia.

2.– Medikuntza-zerbitzuak, errehabilitazio programa bereziak eta aisia eta txango ekintzak, 38, 37 eta 71 mila euroko zenbateko batez hurrenez hurren.

Uliazpiren eginkizun nagusia biztanleriaren barruko kolektibo oso berezi baten ongizate orokorra sustatzea eta bizi-kalitatea hobetzea da, hain zuzen ere, adimen-urritasuna eta laguntza-premia orokorrak dituzten pertsonena.

Horretarako, eta beste alderdi askoren artean, medikuntza-zerbitzu batzuk biltzen ditu, Adimen Ezgaitasun larriaren alorrean hainbat espezialitate eta esperientzia dituena, gure erabiltzaileei arreta egokia eskaintzeko beharrezkoak direnak. Kontratatutako zenbateko hori medikuntza-zerbitzu desberdinetan banatzen da: Neurologia, Pediatria eta abar, eta horrexegatik, egoki ikusten da, eta egin ere egiten dira, espezialitate desberdinetan espezializatuta dauden profesionalen kontratazioak.

Beste alde batetik, Uliazpik hainbat jarduera antolatzen ditu, eta horien artean ditugu integrazio komunitarioko programak, terapia mota desberdinak, aisia eta txango ekintzak eta abar, nahitaez erakunde espezializatuek egin beharrekoak, eta horrexegatik, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean jokatzen da horrelakoetan.

3.– Hainbat produkturen hornikuntza eta laguntza teknikorentzat dagokionez, guztira 35 eta 31 mila eurogatik, adierazi beharra dago Donostian, Zizurkilen eta Hondarribian, Bergaran eta Eibarren geografikoki banatutako sei zentroetan egiten dela hori, eta orain arte, zentro bakoitzaren beharretara egokitzea komeni dela kontuan izanik, kontratazio desberdinak modu deszentralizatuan egin izan dira. Dena den, Uliazpin kontratazioetan eta aplikatu beharreko Araudien egokitzapenean hobetzeko ahaleginean jarraitzen dugu.

BOTO PARTIKULARRA, HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAREN KIDE DEN TERESA CRESPO DEL CAMPO ANDREAK GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN 2015EKO KONTU OROKORRAREN FISKALIZAZIO TXOSTENARI JARRITAKOA

Honako boto partikular hau jaulki dut Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2015eko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostenaren edukiarekiko desadostasuna errespetu osoz adierazteko; txostena HKEEren Osoko bilkurako kideen gehiengoz onartu zen 2017ko maiatzaren 18an egindako bilkuran eta ondotik adierazitako arrazoiengatik egin dut boto hau.

1.– Foru Sektore Publikoa osatzen duten erakundeek legezkotasuna betetzeari buruzko iritzia:

Txosten honetako 5. paragrafoak, legea betetzeari buruzkoak, zera dio:

«Diputatu kontseiluak zuzenean eman dizkie diru-laguntzak irabazi asmorik gabeko bi erakunderi (10 eta 19 espediente-zenbakiak) eta hiru enpresari (9, 14 eta 20 espediente-zenbakiak), guztira 315.000 euroren zenbatekoan; ez dira, baina, hori egiteko GLHren diru-laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 FAren 20.3.c) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak justifikatu, zeinak agintzen duen emakida zuzena salbuespenezko izaerarekin baliatu ahal izango dela interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioak egiaztatzen dituzten diru-laguntzetarako, edota deialdi publikoa egitea zailtzen duten behar bezala justifikatutako beste batzuetarako».

Diru-laguntzaren legezko definizioaren arabera, oinarrizko betekizunetako bat da «finantzaketa-gai den proiektu, ekintza, jokamolde edo egoeraren xedea herri-onurako jarduera edo gizartearen interes edo helburu publikoa sustatzea izatea» (Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Diru-laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren eta Diru-laguntza orokorrei buruzko 38/2003 Legearen 2.1.c) artikulua). Hau da, zeinahi eratako diru-laguntza motatan edo administrazioaren jardunetan interes orokor bat behar du izan (publikoa, soziala, humanitarioa...).

Diru-laguntza publikoen kudeaketak, herri-ondasunen kudeaketa den aldetik, oinarrizko diren printzipioak aginte-indarrez gorde behar ditu, hala nola, publikotasuna, lehia eta objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminazio-eza; baita, gastu publikoaren kudeaketan buru egiten duen eraginkortasun eta efizientzia ere, guztiak ere diru-laguntzei buruzko araudian jasotako printzipioak direnak (aurrez aipatutako 3/2007 Foru Arauaren 7.4 artikulua eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 8.3 artikulua). Adierazitakoagatik, legeak emakidarako aurreikusten duen prozedura lehia bidezko konkurrentzia da, nahiz salbuespenez diru-laguntza zuzenak eman ahal izango diren betiere interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioak egiaztatzen direnean, edota deialdi publikoa egitea zailtzen duten behar bezala justifikatutako beste batzuk (3/2007 Foru Arauaren 20.3 artikulua). Hau da, diru-laguntzak zuzenean emateko prozedura legezkoa izan dadin beharrezkoa da deialdi publikoa egitea eragozten duten salbuespenezko arrazoi horiek zein diren behar bezala egiaztatu eta arrazoitzea, izan ere hori baita arau orokorra eta gai honetan printzipio gidariekin bat datorrena eta hori guztia arrazoi batzuen arabera egingo da (interes publiko, sozial, ekonomiko, humanitarioak edo beste).

Emakida zuzena baliatuta diru-laguntzak ematea legeak agintzen duen kasuetan soilik egin daiteke eta honenbestez, emakida zuzena ez da administrazioaren hautazko aukera bat.

Honela, bada, aurrez transkribatutako paragrafoan ez ziratekeen kendu behar Osoko bilkuraren gehiengoz honako hauek emandako diru-laguntza zuzenak: bi enpresa pribaturi 584.000 euroan (3 eta 32 espediente-zenbakiak); 11 irabazi asmorik gabeko erakunderi 363.890 euroan (1, 4, 6, 16, 30, 31, 33, 34, 35, 37 eta 38 espediente-zenbakiak), eta toki entitate bati 150.000 euroren zenbatekoan (17 espediente-zenbakia), izan ere, horietako kasu bakar batean ere ez dira emakida zuzenaren prozedura baliatzeko beharrezko lege-baldintzak betetzen.

Ondotik azalduko dut, ene iritzira, txostenetik ez-betetze horiek zergatik ez ziratekeen kendu behar:

a) Gerontológico de Rentería SL enpresari emandako diru-laguntza zuzenaren kasu zehatzean (32. espedientea), Osoko bilkurako kideen gehiengoaren erabaki bidez txostena alegazioetarako bidali aurretik kendutakoan, Diputatuen Kontseiluak, 2015eko abenduaren 15ean egindako bilkuran, erakunde horri 525.000 euroren diru-laguntza zuzenean ematea erabaki zuen, Sanmarkosene Egoitzaren araudiari egokitzeko proiektuaren finantzaketa partzialerako. 2008 eta 2009ko urteetan, gizarte-zerbitzuen zentroetan inbertsio hauexek egiteko lehia bidezko konkurrentzia baliatuta diru-laguntza lerroak deitu ziren, eta horrek erakusten du bazegoela deialdi publikoa egiteko aukerarik. Izan ere, Gizarte Politiketarako Sailaren Ikuskaritza Zerbitzuak 2015eko azaroaren 16an egindako txostenean jasoa dagoen moduan, proposatu eta erabakitzen den diru-laguntzaren ehunekoa, % 35 hain zuzen ere, 2008an finkatutako oinarri horien arabera zehaztu zen eta indarrean egon ziren aipatutako 2008 eta 2009ko urteetarako Gizarte Politikako Sailaren eskumeneko esparruan gizarte zerbitzuetako zentroetan inbertsioak egiteko lehia bidezko konkurrentzian emandako diru-laguntzen deialdietarako. Bista-bistakoa da ondorioztatzea batetik, diru-laguntzaren ehunekoa zehazteko baliatutako oinarri-arauak ez zirela aplikagarriak eta bestetik, guztiz litekeena dela lehia bidezko konkurrentzian inbertsioari laguntzak emateko oinarriak existitzea.

Are gehiago, Diputatuen Kontseiluak berak, 2015eko otsailaren 10ean egindako bilkuran (2015eko otsailaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) ekimen sozialeko entitateei diru-laguntzak emateko oinarri-arau orokorrak onartu zituen, eta lau diru-laguntza lerrori zegozkien oinarri berariazkoak, guztiak ere lehia bidezko konkurrentzian, eta horien artean dago ekipamendua erostekoa. Berebat, aipatutako diru-laguntza lerroetatik hiruren 2015eko deialdiak onartu ziren eta, hain juxtu ere, ez da ekipamendua erosteari dagokion lerrorako deialdirik egiten aurrekonturik ez dagoelako (2015eko otsailaren 16ko GAO). Ordea, urte amaieran badago aurrekonturik ekimen sozialeko zenbait erakunderi zuzenean diru-laguntzak emateko, ez soilik ekipamendua hornitzeko, baita inbertsioak egiteko ere.

Honen gainean, Ogasun eta Finantza Sailaren Kontu Hartzailetza eta Auditoria Zerbitzuak jaulkitako diru-laguntza proposamen honen gaineko fiskalizazio txostenak, 2015eko abenduaren 14koak, hau da, Diputatuen Kontseiluak erabakia hartu aurreko egunekoak, zera dio:

«Beste fiskalizazio txosten batzuetan adierazi dugun legez, arauaren aurreikuspen honen bitartez, zuzeneko diru-laguntza moldea balia daiteke interes publikoko arrazoiak daudenean, ez emakida egiteko, hor beti interes publikoak egingo baitu buru, zeinahi dela ere emakida moldea, baizik eta diru-laguntza emateko salbuespenezko bide hau baliatzeko. Gainera, Foru Arauak agintzen du salbuespenezko egoerak izan behar dutela eta egiaztatu egin behar direla arrazoi horiek (ez da nahikoa esate hutsa).

Kontu Hartzailetza eta Auditoria zerbitzu honek irizten dio, gainera, diru-laguntzaren eskaria beste pertsona fisiko edo juridiko batzuk ere egin dezaketela eta sailak diru-laguntza emateko salbuespenezko molde hau baliatzeko eman dituen interes publikoko arrazoiak, hau da, 2016rako Aurrekontua egiteko dauden mugak, ez direla behar adinakoak diru-laguntza zuzenean ematea justifikatzeko.

Honenbestez, konkurrentzia bideragarria da xedearen arabera eta horretarako, diru-laguntza emateko aldez aurreko izapide modura oinarri arautzaileak finkatu behar lirateke, are gehiago 2008ko irailaren 9ko Diputatuen Kontseiluaren erabaki bidez Gizarte Politika Sailaren eskumeneko esparruan gizarte zerbitzuetako zentroetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko oinarri arauak onartu ziren, irailaren 17ko GAOn argitaratu zirenak».

Diru-laguntza zuzeneko kasu argi baten aurrean gaude; legea betetzeari buruzko iritziaren 5. paragrafotik kendu behar ez zatekeena, ez direlako deialdi publikoa egitea eragozten duten arrazoiak egiaztatu; horrek zuzeneko diru-laguntza gaietan indarreko legedia ez dela bete erakusten du.

b) Irabazi asmorik gabeko 5 erakunderi 364.000 euroren zenbatekoarekin emandako diru-laguntza zuzenak (30, 31, 33, 34, 35 espediente-zenbakiak) Legea betetzeari buruzko iritziaren ataletik kendu dira Osoko bilkuraren gehiengoak Aldundiak egindako alegazioak onartzea erabaki duelako; horren aurrean, zera adierazi nahi dut:

– Guztiak ere 2015eko abenduaren 15eko Diputatuen Kontseiluaren bilkuran eman dira.

– Diru-laguntzaren xedea inbertsioak egitea eta/edo ekipamendua erostea da eta diru-laguntzaren ehunekoak 2008an finkatutako oinarri-arau batzuen arabera finkatzen dira, 2008 eta 2009ko deialdietarako baliagarriak direnak, lehia bidezko konkurrentzian.

– Ogasun eta Finantza Sailaren Kontu Hartzailetza eta Auditoria Zerbitzuak jaulkitako diru-laguntza proposamen honen gaineko fiskalizazio txostenak, diru-laguntza molde hau baliatzea justifikatzeari dagokionez, Gerontológico de Rentería SL enpresari emandako diru-laguntza zuzenaren aurrean esandako berbera esan du, aurrez transkribatu dudana.

– Aldundiak diru-laguntza hauei dagokienez egindako alegazioak dio, zeina Osoko bilkuraren gehiengoak onartzea erabaki duen, aurrekontuko baliabideak ekitaldia ia amaitzear zegoela eskuratzeak ezinezkoa egin zuela lehiaketa publikoa deitzea eta honenbestez, Gizarte Politikako Sailak iritzi zion 3/2007 Foru Arauaren 20.3 artikuluan aurreikusitako salbuespenezko egoeraren aurrean zeudela. Batetik, berariaz onartzen da deialdi publikoa egin daitekeela, eta bestetik, begi-bistakoa da urte amaierako kreditu soberakinak ez daitezkeela salbuespenezko arrazoi bihurtu, deialdi publikoa egitea eragotziko dutenak.

– Diputatuen Kontseiluak 2015eko otsailaren 10ean egindako bilkuran onartu zituen ekimen sozialeko entitateei diru-laguntzak emateko oinarri-arau orokorrak eta lau diru-laguntza lerrori zegozkien oinarri berariazkoak, guztiak ere lehia bidezko konkurrentzian, eta horien artean dago ekipamendua erostekoa. Arestian esan bezala, ekipamendua erosteko lerrorako deialdia, otsailean egin ez zena aurrekonturik ez zutelako, urte amaieran egin zitekeen, aurrekontuko baliabideak bazeudelako.

– Esanguratsua da otsailean deitutako lehia bidezko konkurrentzian hiru diru-laguntza lerroen zuzkidura ekonomikoa 816.647 eurorena izatea (esku hartze sozialeko programetarako, prebentzio eta sentsibilizazioko ekintzetarako eta ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako) eta urte amaieran, zuzeneko emakida bidez, Gizarte Politikako Sailak emandako diru-laguntzen zenbatekoa 888.890 eurorena izatea (525.000 euro Gerontológico de Rentería SLrentzat eta 363.890 euro irabazi asmorik gabeko erakundeentzako).

– Diruz lagundutako jarduerei dagozkien ordainagirietako batzuk 2014ko urtekoak dira.

Horregatik guztiagatik, desadostasuna azaldu nahi dut Osoko bilkurako kideen gehiengoak erabakitakoarekiko, Aldundiak diru-laguntza zuzen hauei dagokienez aurkeztutako alegazioa onartzekoa, Legea betetzeari buruzko iritziaren ataletik kenduaz.

c) Mutrikuko Udalari emandako diru-laguntzari dagokionez (17. espedientea), Osoko bilkurako kideen gehiengoaren erabaki bidez txostenetik kendu zena alegazioetarako bidali aurretik, Diputatuen Kontseiluak 2015eko abenduaren 15ean egindako bilkuran 150.000 euroren diru-laguntza zuzena ematea erabaki zuen ondoko inbertsio hauek egiteko:

– batetik, landa auzo bateko dinamikak indartzeko areto sozial bat egokitzea, 138.000 euroren aurrekontuarekin, BEZa barne.

– bestetik, baserritarrek produktuak zuzenean saltzeko azpiegiturak egitea, 12.000 euroren diru-laguntzarekin, BEZa barne.

Bistakoa da ez direla inbertsio horiek Toki erakunde horren inbertsio propio eta esklusiboak, ezen lehia bidezko konkurrentzia prozedura batean beste toki erakunde batzuek ere esku hartu ahal izango zuten. Hemen ere ez dira diru-laguntza zuzena baliatzea eragin zuten arrazoiak egiaztatu. Legearen aurkakoa da Foru Aldundiak besterik gabe erabakitzea zein erakunde jakinek eskuratuko duen diru-laguntza, lehia bidezko konkurrentzia eragotziko duten salbuespenezko arrazoiak egiaztatu gabe. Ogasun eta Finantza Sailaren Kontu Hartzailetza eta Auditoria Zerbitzuak jaulkitako diru-laguntza proposamen honen gaineko fiskalizazio txostenak, 2015eko abenduaren 14koak, dioen moduan «igorritako agirietan ez dira interes publiko eta sozialeko arrazoiak adierazten, deialdi publikoa egitea eragotziko dutenak eta diru-laguntza horren zuzeneko emakida justifikatuko dutenak».

Honegatik guztiagatik, diru-laguntza zuzen hau ere ez zukeen Osoko bilkuraren gehiengoak Legea betetzeari buruzko iritziaren 5. paragrafotik kendu behar, ez direlako deialdi publikoa egitea eragozten duten arrazoiak egiaztatu; horrek zuzeneko diru-laguntza gaietan indarreko legedia ez dela bete erakusten du.

d) Berebat, irabazi asmorik gabeko 6 erakunderi emandako 622.000 euroren diru-laguntzei (1, 4, 6, 16, 37 eta 38 espedienteak) eta enpresa pribatu bati emandako 59.000 euroren diru-laguntzari (3. espedientea) dagokienez, guztiak ere Legea betetzeari buruzko iritziaren ataletik kendutakoak Osoko bilkuraren gehiengoak Aldundiak egindako alegazioak onartzea erabaki duelako, esan behar dut kasu guztietan diru-laguntza eman aurretik Kontu Hartzailetza Zerbitzuak jaulkitako txostenak adierazi duela «interes publikoko arrazoiak izan behar dira, ez emakida egiteko, hor beti interes publikoak egingo baitu buru, zeinahi dela ere emakida moldea, baizik eta diru-laguntza emateko salbuespenezko bide hau baliatzeko. Gainera, Foru Arauak agintzen du salbuespenezko egoerak izan behar dutela eta egiaztatu egin behar direla arrazoi horiek (ez da nahikoa esate hutsa). Gainera, diru-laguntzaren eskaria beste pertsona fisiko edo juridiko batzuk ere egin dezakete eta espedientean ez dira egiaztatu diru-laguntza emateko salbuespenezko molde hau baliatzeko eman dituen interes publikoko arrazoiak. Honenbestez, konkurrentzia bideragarria da xedearen arabera eta horretarako, diru-laguntza emateko aldez aurreko izapide modura oinarri arautzaileak finkatu behar lirateke».

Diputazioak aurkeztutako alegazioek interes publikoko arrazoiak baliatzen dituzte diru-laguntza emateko, baina ez dute deialdi publikoa egiteko zailtasuna egiaztatzen; honenbestez, ezin zitekeen salbuespenezko emakida molde hau erabili.

Horregatik guztiagatik, desadostasuna azaldu nahi dut Osoko bilkurako kideen gehiengoak erabakitakoarekiko, Aldundiak diru-laguntza zuzen hauei dagokienez aurkeztutako alegazioak onartzekoa, Legea betetzeari buruzko iritziaren ataletik kenduaz, izan ere, indarreko legedia urratu da zuzeneko diru-laguntza gaietan.

Amaitzeko eta diru-laguntza zuzenei dagokienez adierazi nahi dut Osoko bilkuraren gehiengoak zuzeneko diru-laguntzei buruzko alegazio guztiak onartzea erabaki duela eta lehenagoko ekitaldietan, Aldundiak antzeko erakundeei emandako diru-laguntzak, diruz lagundutako xede bera edo antzekoa eta argudio berak edo antzekoak izanik alegazioak formulatu zituela eta epaitegi honek ez zituela onartu, adieraziaz konkurrentzia bideratu izan balitz, intereseko beste proiektu batzuk sor zitezkeela eta ezin daitekeela 3/2017 FAren 20.3.c) artikuluan aurreikusitako salbuespenezko egoeraren interpretazio hain lausoa egin. Bistan da irizpide aldaketa baten aurrean gaudela, legezko oinarririk batere izan gabe, diru-laguntzei buruzko araudiak ez baitu inongo aldaketarik jasan.

2.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak Gipuzkoako Foru Aldundia Diru-laguntzak:

Txostenak ondotik adierazitako testua jaso behar lukeela uste dut, teknikariek egindako lanaren ondorioz azaleratu diren ez-betetzeen ebidentzia izatearren:

«2015eko otsailean 350.000 euroren diru-laguntza eman zitzaion kirol erakunde bati (izenduna 2014an eta 2015ean luzatua, 10 espediente-zenbakia), klub horrek lehiaketa ofizial batean parte hartzeko finantzaketan laguntzeko; ordea, erakunde horrek ez zuen 2010. urtean guztira eman zitzaion 356.998 euroren diru-laguntzen itzulketagatiko zorren zatikapenean zehaztutako ordainketetarik bakar bat ere bete, urteko bost muga-egunekin 2011ko azaroaz geroztik 2015eko azarora bitartean. GFAk ez zuen exekuzio aldia abiarazteko diru-bilketa erregelamenduak aurreikusten dituen jardueratatik bakar bat ere gauzatu. Diru-laguntza ordaintzeko unean atxiki egiten da zerga-zorrarekin berdintzeko. Bestetik, ziurtagirian gastu zerrenda bat jaso da, baina ez dira horien faktura justifikagarriak erantsi.»

Aldundiak irizpen honi egindako alegazioan, Osoko bilkurak onartzea erabaki duena berariaz onartu da arestian transkribatu den paragrafoan epaitegi honek adierazitakoa egia dela eta geroratutako zorraren iraungipen dataz geroztik igaro den denbora gehiegizkoa izanik (2011ko azaroa), 2015eko maiatzean erabaki zen kitatzeko dagoen zorra 2015eko otsailean emandako diru-laguntzaren lehenengo ordainketarekin berdintzea.

HKEEren oharra:

Emakida epea amaitu zenean, hasi gabe zegoen zerbitzua lizitatzeko prozedura.


Azterketa dokumentala