Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2017ko abuztuaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4164

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1402/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1402/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Isoken Igbinosa.

Abokatua: Carlos Maria Arroyo Jorge.

Prokuradorea: Tomas Zapater Unceta.

Demandatua: Sunday Aifesehi.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2017-07-18an, eta argitzeko autoa 2017-07-19an. Hemen daude zehaztuta:

349/2017 epaia, 2017ko uztailaren 18koa, eta argitzeko autoa, 2017-07-19koa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1402/2016 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Isoken Igbinosa, Zapater jauna prokuradore duela, eta, bestetik, demandatu gisa, Sunday Aifesehi (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Sunday Aifesehi demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala