Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2017ko abuztuaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4161

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 304/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 304/2016 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Gas Natural Servicios Sdg, S.A.k eskatuta, Kurutziaga 2000, S.L.-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

63/2017 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: 2017ko martxoaren 28a.

Alderdi demandatzailea: Gas Natural Servicios Sdg, S.A.

Abokatua: Juan Jose Lalanne Marin.

Prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez.

Alderdi demandatua: Kurutziaga 2000, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Durango, 2017ko martxoaren 27a. Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) epailea den Julio Luis Gallego Martínez jaunak ikusi ditu epaitegi horretan 304/16 erregistro-zenbakiarekin bideratutako judizio arruntaren autoak; Gas Natural Servicios Sdg, SAk eskatuta hasi da –Tejada Fernández prokuradorea aritu da haren izenean, eta Lalanne Marín letraduaren laguntzarekin –, prozesuan auzi-ihesean den Kurutziaga 2000. S.L. enpresaren aurka.

EPAITZA

Baietsi da Tejada Fernández prokuradoreak, autoen ordezkari gisa, Kurutziaga 2000, S.L.ren aurka jarritako demanda. Beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hamahiru mila eta hirurogeita hamabi euro eta bi zentimo (13.072,02) ordaintzera, baita legez ezartzen diren interesak ere. Era berean, demandatua kondenatzen da Gas Natural, S.A.ko langileei sartzen uztera, kontagailua itzali eta kendu dezaten. Horrez gain, alderdi demandatuak prozesuan sortu dituen kostuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4762 0000 04 0304 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Kurutziaga 2000, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), 2017ko uztailaren 5ean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala