Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2017ko abuztuaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4159

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 348/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 348/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Monica Iglesias Albisu.

Alderdi demandatua: Alfredo Echeverria Jimenez.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:

EPAITZA

Azaldutakoaren indarrez,

erabakitzen dut patez baiestea Mónica Iglesias Albisu ordezkari prozesalak jarritako demanda, eta neurri hauek ezartzen ditut:

1.– Seme txikiaren zaintza eta babesa amari esleitzen zaizkio.

2.– Guraso-ahala guraso biona izango da, nahiz eta amak gauzatuko duen adingabea berarekin bizi delako.

3.– Aitaren bisita-araubideari dagokionez, adingabearen adina kontuan hartuta, eta aitarekiko harremana egonkorra ez denez, bisita-araubide hau ezarriko da: astean hiru egunetan, eguneko ordubete, betiere amarekin batera edo amak izendatzen duen konfiantzazko beste pertsona batekin batera. Aitak aldez aurretik esan beharko dio amari, gutxienez 6 ordu lehenago, eskubide-betebehar horretaz baliatu nahi badu.

Hori guztia gurasoek akordio hoberik lortzen ez badute, adingabearen onerako.

5.– Ez da ezkontideen bizitokia aipatzen, berez ez dagoelako.

6.– Seme adingabearentzako mantenu-pentsiorako, 100 euro ezartzen dira hileko. Aitak sartu beharko dio diru hori ama zaintzadunari, berak adierazitako kontu korrontean, hilero hilaren lehendabiziko bost egunetan, eta aldez aurretik, adingabearen bizitzako eta lehen mailako beharrizanak asetzeko xedez.

Mantenu hori urteko hamabi hiletan ordainduko da, eta abenduaren 31 guztietan eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak argitaratutako kontsumo-prezioen indizeen arteko aldearen arabera.

Adingabea adinez nagusi eta ekonomikoki independentea izan arte ordaindu beharko du aitak mantenu-pentsio hori.

8.– Horretaz gain, aitak adingabearen edo mendekoaren aparteko gastuen % 50 ordaindu beharko ditu, hala nola gastu kirurgikoak, odontologikoak, oftalmologikoak, sanitarioak edo farmakologikoak, Gizarte Segurantzak ordaintzen ez baditu, eskola- edo unibertsitate-matrikula eta eskolaz kanpoko jarduerak. Ama zaintzadunak erabakiko ditu aparteko gastu horiek, eta aitari justifikatuko dizkio erdiak ordain ditzan.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (1876 000 33034816). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko ekainaren hamabian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala