Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2017ko abuztuaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4158

EDIKTUA, 194/2017 auto-erroiluaren apelazioaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 194/2017 auto-erroiluaren apelazioa.

Apelatzailea: Mohammed Amine Habbi.

Apelatua: Fiskaltza.

Aipatutako prozeduran ebazpena eman da, eta hona hemen idazpurua eta xedapen-zatia:

298/2016 AUTOA

Jaun-andreak. Jaun-andreak.

Mahaiburua: Jesús Alfonso Poncela García jauna.

Magistratua: Elena Cabero Montero.

Magistratua: Raul Aztiria Sánchez.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 21a.

XEDAPENAK

Salak hau xedatzen du: ezestea Zuriñe Rodríguez Bergara legelariak Anouar Refasen eta Mohammed Amine Habbien izenean eta haiek ordezkatuz jarritako apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko lau zenbakiko Instrukzio Epaitegiak emandako autoaren aurkakoa, zeina 5243/15 zenbakiko aurretiazko eginbideei zegokien; auto hori 2017ko martxoaren 22an eman zuen, eta haren bidez baiesten zen partez 2016ko uztailaren 19ko autoaren aurka azaldutako erreforma-errekurtsoa; eta, ondorioz, ebazpen hori baiestea. Ofiziozkotzat jotzen dira apelazio-errekurtsoaren kostuak.

Auto hau irmoa da eta haren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Mohammed Amine Habbi demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala