Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2017ko abuztuaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4153

EDIKTUA, 61/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko lehen auzialdiko 12 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: 61/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Psa Financial Services Spain Efc, S.A.

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Pedro Carnicero Santiago.

Demandatua: Cesar Borja Dual-en jaraunspen jasogabea edota jaraunsle ezezagunak.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-12an.

Jarritako demanda osorik baiesten da, eta kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Demandatu diren Cesar Borja Dual-en jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko uztailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala