Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2017ko abuztuaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4088

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 81/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 81/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Iñaki Andoni Vadillo Velasco.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-13an. Hona hemen:

213/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 13a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 81/2017 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Limite 24, S.L., abokatuaren laguntzarik gabe eta prokuradorearen ordezkaritzarik gabe.

Demandatua: Iñaki Andoni Vadillo Velasco jauna, auzi-ihesean deklaratua.

EPAITZA

Ezestea Limite 24, S.L. sozietateak Iñaki Andoni Vadillo Velasco jauanren aurka formulatutako demanda eta demandatua haren kontrako uzietatik absolbitzea. Limite 24, S.L. sozietateari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Iñaki Andoni Vadillo Velasco demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala