Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2017ko abuztuaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4076

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 2118/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia - Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 2118/2017 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Blessing Osemwengie andrea.

Abokatua: Maria Olascoaga Peña andrea.

Prokuradorea: Judith Martinez Garmendia andrea.

Alderdi errekurritua: Fiskaltza.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Errekurtso horretan epaia eman da 2017ko uztailaren 10ean. Idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:

197/2017 EPAIA

Jaun-andreak:

Yolanda Domeño Nieto.

Felipe Peñalba Otaduy.

Ana Maria Moreno Galindo.

Donostian, bi mila eta hamazazpiko uztailaren hamarrean.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak, zeina goian zehaztutako jaun-andreek osatzen baitute, apelazio-izapideetan ikusi ditu Irungo lehen auzialdiko 5. zenbakiko epaitegiko behin betiko neurriak aldatzeari buruzko auto zibil hauek (266/2015 auzia); Blessing Osemwengie andreak eskatuta bideratu da (apelatzailea- demandatzailea) –Judith Martínez Garmendia prokuradoreak ordezkatzen du eta María Olascoaga Peña andreak defendatzen du–, Fiskaltza ere parte dela (apelatua). Eta hori guztia epaitegi horrek 2017ko urtarrilaren 23an emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa dela bide egin da.

Aurkaratutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo eta onartzen dira.

EPAITZA:

Ezesten dut Blessing Osemwengie andrearen ordezkariak jarritako apelazio-errekurtsoa Irungo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaileak 2017ko urtarrilaren 23an, 266/15 autoetan, eman zuen epaiaren aurka. Epai hori berresten dut.

Gora-jotze honetan sortutako kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Ebazpen honen kontra, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hogei eguneko epean, sala honetan, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 469. artikuluan jasotako kasuetan, baina kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen kontra, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Junairu Musah demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko uztailaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala