Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2017ko abuztuaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4075

EDIKTUA, 27/2016 zinpekoen epaimahaiaren erroiluaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 27/2016 zinpekoen epaimahaiaren erroilua.

Akusatua: Cornel Prunar.

Prokuradorea: Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana.

Abokatua: Juan Jose Lozano Fernandez.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta hau diote haren idazpuruak eta xedapenek:

AUTOA

Andre agurgarria:

Lehendakaria: Elena Cabero Montero andrea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 7a.

XEDAPENAK

1.– Betearazpen-agindu orokorra ematen da, Jean Pierre Bazalar Fernandez betearazpenpeko alderdiaren aurka.

2.– Abiarazten den betearazpenaren zenbatekoa: 150 euro, ezarritako zehapen gisa.

3.– Jakinaraz bedi ebazpen hau Prozedura Zibilaren Legearen 553. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZL, 551.4 artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezake zordunak, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Lehendakariak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Jean Pierre Bazalar Fernandez demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA


Azterketa dokumentala