Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2017ko abuztuaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4071

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2017ko abuztuaren 1ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan diren lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa ebazteko, jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu direnez aipatutako agindu horretan (Agindua, 2017ko abuztuaren 1ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan diren lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa ebazteko, jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak izendatzeko dena; 2017ko abuztuaren 9ko EHAA, 151. zk.), dagokion zuzenketa egin behar da:

2017/4020 (1/1) orrialdean,

honako hau dio:

«Lehenengoa.– Honako hau izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza-erregistroetako lanpostua betetzeko:

Jose Blas Pau Echave-Susaeta jauna, Tolosako II Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien Jabetzaren Erregistrorako.»

baina hau esan behar du:

«Lehenengoa.– Honako hau izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza-erregistroetako lanpostua betetzeko:

José Blas Pau de Echave-Sustaeta jauna, Tolosako 2 zk.ko Jabetza Erregistrorako.»


Azterketa dokumentala