Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2017ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4047

EDIKTUA, 262/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 262/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Aurelien Cyrille Gosseu.

Alderdi demandatua: Said Kassouy Mehdi

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

218/2017 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazazpiko uztailaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Aurelien Cyrille Gosseu.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Said Kassouy Mehdi.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

Ikusi dira 262/17 hitzezko judizioaren autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzekoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook Aurelien Grylle Grossen jaunak auzi-ihestean den Said Kassouy Mehdi jaunaren aurka.

EPAITZA

Baiesten dut Aurelien Grylle Grossen jaunak diru-zenbateko bat erreklamatzeko auzi-ihesean den Said Kassouy Mehdiren aurka aurkeztutako demanda eta, horrenbestez,

Kondenatzen dut Said Kassouy Mehdi jauna Aurelien Grylle Grossen jaunari honako hau ordaintzera: 750 euro eta zenbateko horrek 2017ko martxoaren 24tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak; hargatik eragotzi gabe PZLko 576. artikuluan xedatutakoa aplikatzea, ebazpen hau betearaztea beharrezkoa balitz.

Kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala