Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2017ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4045

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 353/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 353/2016 behin betiko neurriak aldatzeari buruzkoa.

Demandatzailea: Maria Belen Diaz Morales.

Abokatua: Gema Diaz Navarro.

Prokuradorea: Maria Begoña Jauregui Larrinaga.

Demandatua: Juan Carlos Lopez Arranz.

Gaia: neurriak aldatzea.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2017-07-14an. Idazpuruak eta xedapen-zatiak hau diote:

93/2017 EPAIA

Epailea: Javier Garcia Garcia jauna.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko uztailaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Maria Belen Diaz Morales.

Abokatua: Gema Diaz Navarro.

Prokuradorea: Maria Begoña Jauregui Larrinaga.

Alderdi demandatua: Juan Carlos Lopez Arranz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

XEDAPENAK

Epaitegietako prokuradore Jauregui andreak neurriak aldatzeko auzi-ihestean den Juan Carlos López Arranzen aurka aurkeztutako demanda baiesten dudanez, aldatu egin behar da epaitegi honen 2011ko irailaren 29an emandako epaia eta, horrenbestez honako erabaki hauek hartu ditut:

– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Belén Díaz Morales amari esleitzen zaio; guraso-ahala, berriz, bi gurasoek izango dute aurrerantzean ere.

Bisita-araubide malgua ezartzea adingabearen eta jagoletza ez duen gurasoaren artean (López jaunaren artean, alegia). Araubidea bien artean adostuko dute.

– Adingabeko XXXXX alabaren alde eta Juan Carlos López Arranzen kargura, 250 euroko mantenu-pentsioa ezartzea.

Hileko lehenengo bost egunetan ordaindu beharko da kopuru hori, demandatzaileak izendatzen duen bankuko kontu zenbakian. Urtero eguneratuko da zenbateko hori, Estatistikako Institutu Nazionalak –edo horren ordezkoak– jarritako kontsumo-prezioen indizeak izan ditzan aldaketen arabera.

Guraso biek erdibana ordainduko dituzte seme-alaba adingabeentzako beharrezkoak diren gainerako ezohiko gastuak, hala nola mediku-gastuak edo ikasketek edo eskolaz kanpoko jarduerek eragindakoak.

Ebazpen honetan jasotakoaren aurka ez dauden aurreko epaiko erabakiei eutsi egiten zaie.

Kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Juan Carlos Lopez Arranz demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2017ko uztailaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala