Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2017ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4042

EDIKTUA, 149/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko lehen auzialdiko 11 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: 149/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Jose Ramon Castro Granado.

Alderdi demandatua: Jennifer Stanton.

Epaiaren jakinarazpena.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 149/17 hitzezko judizioaren prozedura bideratu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017-07-19an; demandatuak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Helbide ezagunik ez duenez, Jennifer Stanton demandatuari legezko jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau; halaber, aditzera ematen zaio aipatutako ebazpena irmoa dela.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko uztailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala