Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2017ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4038

EDIKTUA, 55/2017 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 55/2017 Exequatur.

Demandatzailea: C.P.A.G.

Abokatua: Jose Ignacio Sufrate Simon.

Prokuradorea: Manuel Hernandez Urigüen.

Demandatua: Jovann Armando Gutierrez Morales.

Gaia: Exequatur.

Aipatutako judizioan, autoa eman zen 2017-03-31n, non xedapen-zatia hau baita:

XEDAPENAK

1.– 2016ko martxoaren 17ko ebazpena aitortzen da, zeina 1911 zenbakiko eskritura publikoaren bidez eman baitzen Jorge Manrique Andrade notarioaren aurrean (Kolonbiako Errepublikakoa), C.P.A.G. eta Jovann Armando Gutierrez Morales parte izan ziren prozeduran.

2.– Aitorpenerako interesekoa den ebazpenaren testua hau da: ezkontideak dibortziatzea.

3.– Jovann Armando Gutierrez Moralesen aurkako aitorpena da.

Jovann Armando Gutierrez Morales demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko uztailaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala