Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2017ko abuztuaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4037

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 288/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: 288/2017, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko apelazio-errekurtsoa.

Alderdi demandatzailea: Jessica Santano Hernandez.

Demandatua: Roberto Jimenez Gonzalez (R).

Gaia: neurriak aldatzea.

Aipatutako errekurtsoan epaia eman da, eta haren epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

Ezetsi egiten dut Sebastián Izquierdo prokuradoreak Jessica Santano Hernandezen ordez aurkeztutako errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak neurriak aldatzeari buruzko 117/2016 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa. Horrenbestez, berretsi egiten dut epai hori eta kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala