Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2017ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4002

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 24koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2016ko urriaren 31eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena (2017-2019 urteen artean oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak emateko deialdia; (2016ko urriaren 31ko EHAA, 206. zk.).

Deialdi-aginduaren 11. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordeak proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta, gero, emandako laguntzen berri emango da EHAAn, jendeak jakin dezan.

2017ko uztailaren 10ean ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 31ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda eta zenbatekoak argitaratzea (agindu horren bidez, 2017-2019 urteen artean oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak emateko deialdia; (2016ko urriaren 31ko EHAA, 206. zk.) ebazpen honen eranskinean dator zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 24a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala