Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2017ko abuztuaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3984

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 266/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea 266/2017.

Demandatzailea: Ese Precious Osabuohen.

Abokatua: Esther Santiago Hernandez.

Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.

Demandatua: Okhide Patrick Ogbekhilu.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-06-08an, hona hemen epaitza:

270/2017 Epaia, 2017-06-08an emana, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 266/2017 prozeduran. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, honako hauen artean: batetik, Precius Ese Osabouhen demandatzailea –Garcia prokuradoreak ordezkatuta– eta, bestetik, Patrick Okhide Ogbekhilu demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtso aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Okhide Patrick Ogbekhilu demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala