Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2017ko abuztuaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3966

IRAGARKIA, 2017ko uztailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita zuhaitzik gabeko zerrendaren zabaltzea linea honetan: «ST La Jara CTO.2 (Karrantza)» 30 kV-ko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren 5691 eta 5652 euskarrien eta horien deribazioen arteko zatian, Trucios-Turtzioz udal-mugartean.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 55. artikuluan (2013-12-27ko BOE), eta Goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA) ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da egungo instalazio baten gaineko jarduketa hau, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribucion Electrica, S.A.U.k egin baitu.

Erref.: L-8030 GHI/MBR.

Esp.: 48-AT-H-2017-000025 (48-AT-H-2013-00065).

– Kokalekua: Trucios-Turtziozeko udal-mugartea.

– Aurrekontua: 9.471,02 euro.

– Helburua: energia elektrikoaren horniketaren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

Jarduketaren ezaugarri nagusiak:

Aipatu linean, egun dagoena baino zuhaitzik gabeko eremu zabalagoa izatea, arauzko preskripzio berriei jarraituz, linea elektrikoa handik igaro dadin, 6.178 m.–ko luzeran. Linea nagusiaren 5691 eta 5652 euskarrien artekoak eta horien deribazioak dira eragindako zatiak.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da.

Jendaurrean jartzen da, denek jakin dezaten, eta, batez ere, jarduteak ukitzen dituen lurren jabeek eta gainerako titularrek. Haien zerrenda iragarki honekin batera txertatu da, agiriak aztergai egon daitezen Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan (Concha jeneralaren kalea 23, 5.a, Bilbao) edo udaletxean bertan. Bestetik, egoki iritzitako alegazioak egiteko, bina ale aurkeztu behar dira, kasuan kasuko ordezkaritzan, hilabeteko gehienezko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2017ko uztailaren 11.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala