Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2017ko abuztuaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3963

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoa, «Arabako ESIko episodio asistentzialak kodetzeko» espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Arabako ESIa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomia eta Finantza Kudeaketa Unitatea, Kontratazio Administratiboko Atala, Adriano VI k., 20 – 2. solairua, Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 29 41 25. Faxa: 945 00 67 42.

c) Espediente-zenbakia: G/301/20/1/1370/O101/0000/072017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Arabako ESIko episodio asistentzialak kodetzea.

c) Loteak eta kopurua: lote bat.

3 – Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait esleipen-irizpide betez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 64.000,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 96.000,00 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko bermea: esleipen-zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak: ikus 1.b) puntua.

7.– Kontratistaren eskakizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 14a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.b) puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldagaiak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:

– Balorazio teknikoa: 50 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:

– Prezioa: 50 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Arabako ESIa – Ekonomia eta Finantza Kudeaketa, Adriano VI kalea, 20 – 2. solairua, Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2017ko irailaren 2a, 12:45ean.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei dagokienez: Erakundea: Arabako ESIa – Ekonomia eta Finantza Kudeaketa, Adriano VI kalea, 20 – 2. solairua., Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2017ko urriaren 6a, 13:15ean.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 21a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala