Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2017ko abuztuaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3959

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 87/2017 prozeduraren ondoriozkoa (epaia argitu/zuzentzea).

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 87/2017, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: HeiIyn Natali Barreto.

Alderdi demandatua: Daniel Hernández Herrera.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

352/17 epaia argitu/zuzentzeko autoa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 87/2017 prozeduran emana. Prozedura hori Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da, Heylin Natali Barreto demandatzailearen eta Daniel Hernández Herrera demandatuaren artean.

Daniel Hernández Herrera demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatuak, auzi-ihesean, ezin du errekurtsorik aurkeztu; jatorrizko ebazpenaren aurka, berriz, hura jakinaraztean adierazi ziren errekurtsoak jar daitezke.

Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala