Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2017ko abuztuaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3956

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 103/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 103/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Izaskun Nazabal Zubizarreta.

Abokatua: Jose Manuel Urkiri Azpiazu.

Prokuradorea.

Demandatua: Galca Networks, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

1.– Osorik baiesten dut Izaskun Nazabal Zubizarretak Galca Networks, S.L. sozietatearen aurka aurkeztutako ahozko judiziorako demanda. Horrenbestez, sozietate demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 989,42 euro ordaintzera, gehi diruaren legezko interesa, 2016ko otsailaren 5etik –ordaindutako itzultzeko eskatu zen eguna– ebazpen honen egunera artekoa, PZLbren 576. artikuluan aipatzen diren interesak sortuko ditu, zorra erabat ordaindu arte.

2.– Alderdi demandatuak ordainduko ditu eragindako kostuak, PZLren 32.5 artikuluan xedatutakoa aplikatuz auziaren zenbatekoari dagokionez.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri.

Galca Networks, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2017ko ekainaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala