Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2017ko abuztuaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEBARRIKO UDALA
3943

IRAGARKIA, 2017. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 144 zenbakian, 2017ko uztailaren 28koan, argitaratu dira oso-osorik udaltzaingo ofizialorde lanpostuaren oinarriak. Lanpostu hau jabetzan beteko da, barruko sustapen sistema bidez; lanpostua Administrazio Bereziko Eskalari dagokio, eta Zerbitzu-berezietako Azpieskalakoa da, Udaltzaingoaren Taldekoa (2017. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza).

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oinarrien irizpideei jarraituz, deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udalaren webgunean (www.etxebarri.eus) eta udaletxeko iragarki taulan argitaratuko dira.

Etxebarri, 2017ko uztailaren 28a.

Alkatea,

LOREN OLIVA SANTAMARÍA.


Azterketa dokumentala