Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2017ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3938

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 470/2017 Prozedura Laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

470/2017 Prozedura Laburtua, Luis Aitor Uranga Sastre jaunak eta José Antonio Elosegui Monasterio jaunak jarritakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2017ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondoko kategorian sartzeko hautaketa-prozeduran. 2016ko abenduaren 15eko Ebazpenaz egin zen prozedura horretarako deialdia (abenduaren 30eko EHAA, 248. zk.).

Espediente-zenbakia: PCA-339/2017-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko uztailaren 20a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala