Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2017ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3935

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1022/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: seme-alabentzako neurriak; 1022/16.

Alderdi demandatzailea: Eileen Jattin Ochoa Bustamante.

Alderdi demandatua: Oscar Fernando Sanchez Jimenez.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

96/2017 Epaia, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 1022/2016 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da, Eileen Jattin Ochoa Bustamante demandatzailearen eta Oscar Fernando Sanchez Jimenez demandatuaren artean.

Oscar Fernando Sanchez Jimenez demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezingo du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala