Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2017ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3931

EDIKTUA, 129/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Judizioa: 129/2015 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Zaloa Lemos Basauri.

Alderdi demandatua: Iker Aguinaga Garate.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:

EPAITZA

Osorik baiesten dut José Alberto Amilibia Múgica prokuradoreak Zaloa Lemos Basauriren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Iker Aguinaga Garateren aurka. Horrenbestez, azken horrek 650 euro ordaindu beharko dizkio, eta legezko interesa 2014ko otsailaren 2tik hasi eta erabat ordaindu arte.

Prozedura honetako kostuak demandatuaren kontura izango dira.

Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau pertsonatu diren alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago BJLOko 15. xedapen gehigarriarekin bat etorriaz Botere Judizialari buruzko 1/2009 LOko 15. xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen).

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Eibar (Gipuzkoa), 2017ko maiatzaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala