Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2017ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3930

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 518/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Adostasunik gabeko dibortzioa. 518/2016.

Demandatzailea: Ana Lilia Sinisterra Cuerro.

Abokatua: Maria Mercedes Zulaica Galdos.

Prokuradorea: Uriz Martin Gonzalez.

Demandatua: Herson Hinestroza.

Judizio horretan, 199/17 epaia eman da, eta honako hau da bere epaitza:

XEDAPENAK

Baietsi egiten dut auzitegietako prokuradore Martín andreak Ana Lilia Sinisterra Cuero-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Herson Hinestroza Grueso-ren aurkakoa, eta, horrenbestez:

1.– Ana Lilia Sinisterra Cuero-ren eta Herson Hinestroza Grueso-ren –biak adinez nagusiak– arteko ezkontza, Zarzal Vallen (Kolonbia) 1997ko maiatzaren 10ean burutua, dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

2.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

3.– Behin betiko errebokatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak.

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, ofizioz jakinaraz bekio Erregistro Zibilari, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274 1847 0000 00 0518 16. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adieraziko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Herson Hinestroza Grueso demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko ekainaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala