Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2017ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3924

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 177/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 177/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Santander Consumer Finance, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Demandatua: Paul Valenciaga Aramburu, Hector Teijido Viña eta Carlos Manuel Nuñez Montero.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-05-23an, eta honako hauek dira xedapenak:

140/2017 EPAIA

Epailea: Susana Leston Piñero andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer Finance, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Alderdi demandatua: Paul Valenciaga Aramburu, Hector Teijido Viña eta Carlos Manuel Nuñez Montero.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten da Santander Consumer EFC SAk Carlos Manuel Nuñez Montero, Paul Valenciaga Aramburu eta Hector Teijido Viña jaunen aurka eta:

1.– Kondenatzen ditut Carlos Manuel Nuñez Montero, Paul Valenciaga Aramburu eta Hector Teijido Viña jaunak 1.561,38 euro, demanda aurkeztu ondoren mugaeguneratu diren kuotak eta dagozkion itzulketa-komisio guzti-guztiak ordaintzera, bai eta dagozkien legezko interesak ere.

2.– Kondenatzen ditut Carlos Manuel Nuñez Montero, Paul Valenciaga Aramburu eta Hector Teijido Viña jaunak prozeduraren kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita hiruan.

Carlos Manuel Nuñez Montero, Paul Valenciaga Aramburu eta Hector Teijido Viña demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala