Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2017ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3913

IRAGARKIA, zeinaren bidez EAEko Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 1061/2017 prozedura arruntan interesa duten pertsonei dei egiten zaien.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du EAEko Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

CC.OO.– Sindikatuak jarritako 1061/2017 prozedura arruntua, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko apirilaren 10eko Aginduaren aurka, zeinaren bidez iragartzen baita Irale programaren 2017ko udako eta 2017-2018 ikasturteko ikastaroak eskaintzea eta, ikastaroak egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzea.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, EAEko Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Salara bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 18a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala