Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2017ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3905

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza beharrari eta eskaerari buruzko 2017ko inkestarako informazioaren bilketa eta oinarrizko tratamendua egiteko zerbitzuaren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (004SV/2017 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 004SV/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza beharrari eta eskaerari buruzko 2017ko inkestarako informazioaren bilketa eta oinarrizko tratamendua egitea.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hamalau mila seiehun eta zazpi euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (134.607,77) gehi hogeita zortzi mila berrehun eta hirurogeita zazpi euro eta hirurogeita hiru zentimo (28.267,63) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta hirurogeita bi mila zortziehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogei zentimo (162.875,40).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko uztailaren 13a.

b) Esleipenduna: Ikertalde grupo consultor, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita hamalau mila eta laurogeita hamar euro eta laurogeita hiru zentimo (94.090,83), gehi hemeretzi mila zazpiehun eta berrogeita hemeretzi euro eta zazpi zentimo (19.759,07) BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta hamahiru mila zortziehun eta berrogeita bederatzi euro eta laurogeita hamar zentimo (113.849,90).

6.– Formalizazioa:

a) Eguna: 2017ko uztailaren 18a.

b) Kontratista: Ikertalde grupo consultor, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala