Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2017ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3890

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide batzuk Unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza horiek betetzeko lehiaketarako deia 2017ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez egin zen (2017-03-13ko BOE eta 2017-03-10eko EHAA).

2017ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez (2017-03-13ko EBO eta 2017-03-10eko EHAA) argitara emandako lehiaketak epaitu behar dituen batzordeen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideek deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten diren izendapenak egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Víctor Manuel Rodríguez Rivera jauna (NAN: 15396818C) Unibertsitateko irakasle titularra; jakintza arloa: «Nutrizioa eta Bromatologia»; Kodea: TUC8/1-D00101-23; Saila: «Farmazia eta Elikagaien Zientziak»; Ikastegia: «Farmazia Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: osoa.

Jonatan Miranda Gómez jauna (NAN: 72738646L) Unibertsitateko irakasle titularra; jakintza arloa: «Nutrizioa eta Bromatologia»; Kodea: TUC8/1-D00101-25; Saila: «Farmazia eta Elikagaien Zientziak»; Ikastegia: «Farmazia Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideek 20 laneguneko epea izango dute, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horien jabe egiteko.

Leioa, 2017ko uztailaren 17a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Erabakia, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala