Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2017ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3888

ERABAKIA, 2017ko uztailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendaria.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluko xedapenen arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluari dagokionez (estatutuak azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren), Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

Lehenengoa.– Juan Carlos Soto Pérez jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako zuzendari.

Bigarrena.– Erabaki honek 2017ko abuztuaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala