Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2017ko abuztuaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
3887

IRAGARKIA, San Ignazio Zubiaren obrak gauzatzeko kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: CON-2017-OB-0225.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Zorrotzaurren (Bilbo), Deustuko Kanal gainean, San Ignazio Zubiaren obrak gauzatzea: Deustuko Kanalaren ezkerraldean betetze-lanak eta Indusketa Plana.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Bizkaia:

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 17 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazten den zenbateko osoa gainditu:

Aurrekontua: 10.198.702,20 euro, BEZik gabe.

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 11.218.572,42 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: Kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) edo www.visesa.eus webgunean.

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2017ko martxoaren 3a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena:

B taldea, 4. azpitaldea, 5) kategoria.

F taldea, 5. azpitaldea, 5) kategoria.

A taldea, 2. azpitaldea, 5) kategoria.

b) Beste baldintza batzuk: kaudimen ekonomiko eta gaitasun tekniko nahiz profesionalaren gutxieneko baldintzak. Eskatutako kaudimen ekonomiko, gaitasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, administrazio klausulen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (51).

2) Lizitatutako egikaritze-proiektuko azterlanaren justifikazio memoria (12).

3) Proiektuaren puntu kritikoak identifikatzea eta erabilera-faseko etorkizuneko gorabeherak murrizteko hobekuntza-proposamenak egitea eta unitate horiei buruzko kontrol-plana eta obraren tresneria proposatzea (15).

4) Obra gauzatzeko neurriak hartzea (12).

5) Lan Programari eta planifikazioari dagokien deskribapen zehatza eta konpromisoa (05)

6) BIM metodologia aplikatzea (05).

9.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 15a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika-plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, edo hor bertan topa daitekeen berariazko edukira zuzenean iritsita, honako webgune honen bidez: www.contratacion.euskadi.eus

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera hasita.

d) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2017ko azaroaren 17a.

e) Ordua: 08:30.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2017ko uztailaren 21a.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa ageri den edo pleguak eskura daitezkeen atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus edo http://www.visesa.eus/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 21a.

VISESAko zuzendari nagusia,

CARLOS QUINDOS FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala