Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2017ko abuztuaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
3885

IRAGARKIA, Berme Funtsaren Oinarrien onarpena argitara ematen duena. Funts hori sortu da, Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoan integratutako hiri berroneratzearen proiektuko jarduketa-esparruan sartutako etxebizitza-jabe zehatz batzuen alde.

2017ko maiatzaren 23an egindako batzarrean, «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» (Visesa) sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak jasotako diru-ekarpenak arautzen dituzten oinarriak onetsi zituen, kontraprestaziorik gabe, honako hauen alde: Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoan integratutako hiri berroneratzearen proiektuko jarduketa-esparruan sartutako etxebizitza-jabe zehatz batzuk. Oinarri horiek Visesako webgunean kontsulta daitezke: www.visesa.eus.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 20a.

VISESAko zuzendari nagusia,

CARLOS QUINDÓS FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala