Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2017ko abuztuaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3871

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 12ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 9. artikuluak aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo dela adierazten duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Pablo Malo Mozo jauna.

– Iker de Arce Arechavala jauna.

– Luisa Matienzo Herrero andrea

– Felipe Cabrerizo Pérez jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala