Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2017ko uztailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3799

EDIKTUA, kalteak erreklamatzeko bideratutako 767/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio, hitzez hitz:

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

767/2015-M hitzezko judizioa.

63/2017 EPAIA

Epailea: Ines Soria Encarnación.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Maria Luisa Abad Bilbao.

Abokatua: Nerea Gomez Trabudua.

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Alderdi demandatua: Jose Rodriguez Rio, Jesus Rodriguez Rio, Pedro Rodriguez Rio, Maria Del Carmen Rodriguez Rio y Maria Rodriguez Rio.

Abokatua: Maria Jose Garcia Fariñas.

Prokuradorea: Fco. Javier Gonzalez Ruiz.

Judizioaren gaia: kalteak erreklamatzea.

XEDAPENAK

Partez baiesten dut María Luisa Abad Bilbaoren prozesu-ordezkaritzak Jesús, José, Pedro, María eta María del Carmen Rodríguez Rioren aurka jarri duen demanda.

Demandatuak kondenatzen ditut Santurtziko Nafarroa kaleko 18. zenbakian kokatuta dagoen finkaren aurreko erramu zuhaitza eta atzealdean dagoen zuhaitza moztera, zuhaitz-adarrak ez daitezen iritsi auzi-jartzailearen finkatik bi metrora baino haratago.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: r. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Gonzalez Rio jaunaren jaraunspen jasogabearen egungo helbidea ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut ediktu hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko uztailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala