Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO HODROKARBUROEN ELKARTEA SA
3784

IRAGARKIA, Euskadiko Hidrokarburoak Sozietatea, S.A.rena, zeinaren bidez iragartzen baita kontratu hau sinatzeari uko egin zaiola: «Armentia 2 esplorazioaren zundaketan zulaketa, iraupen laburreko probak (DST) eta osaketa».

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskadiko Hidrokarburoak Sozietatea, S.A.

b) Iragarkia: 2016ko abenduaren 7ko EHAA, 232. zk.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: iraupen laburreko probak (DST) egiteko eta, hala badagokio, Armentia 2 esplorazioaren zundaketan zulaketaren osaketa gauzatzeko zerbitzuez eta beharrezko materialez hornitzea (CPV: 76310000).

3.– Ebazpena.

2017ko maiatzaren 18ko datarekin hauxe argitaratu zen BOEn: «2017ko maiatzaren 3ko Ebazpena, Ingurumen Estatu Idazkariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Armentia-2 hidrokarburoen esplorazio zundaketa konbentzionala proiektuaren ingurumen inpaktuaren txostena, ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa ezartzen duena, Vitoria-Gasteizeko (Araba) udalerrian». Ondorioz, proiektuak ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura egin behar du, II. Tituluaren II. Kapituluaren 1. Sekzioan aurreikusten denez, ingurumen ebaluazioaz diharduen abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskinaren irizpideen arabera.

Aurrekoaren ondorioz, 2017ko ekainaren 7ko data duen Euskadiko Hidrokarburoak Sozietatea, S.A.ren presidentearen Ebazpenaren bidez, erreferentziazko kontratua sinatzeari uko egin zitzaion, interes publikoaren arrazoiengatik.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 155. artikuluan xedatutakoaren arabera, hori guztia jendaurrean jartzen da, denek horren berri izan dezaten.

Bilbao, 2017ko uztailaren 6a.

Zuzendari teknikoa,

LUIS MUÑOZ JIMENEZ.


Azterketa dokumentala