Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3781

IRAGARKIA, egon daitezkeen interesdunak epatzeko dena, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegian ager daitezen, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2017ko martxoaren 30eko Aginduaren aurka 596/2017 prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

EUSPEL sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2017ko martxoaren 30eko Aginduaren aurka, zeina 596/2017 prozedura arruntean bideratzen ari baita Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 18a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala