Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3775

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 5934/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Nire kargurako epaitegi honetan, 5934/2015 espedientea bideratu da, Daniel Lopez Martinezi ezarritako gizartearentzako lanei buruz. Zigortua 1981eko abuztuaren 14an jaio zen, 72472605 NAN zenbakia du, eta azken helbidea Barakaldoko Konturri kaleko 2 zenbakiko 4.-B-n du. Espediente horretan, autoa eman da 2017-05-16an, eta xedapen-zatiak honela dio hitzez hitz: «Ez betetakotzat jotzea Santanderreko Zigor-arloko 2 zenbakiko Epaitegiak Daniel Lopez Martinezi 619/-13 betearazpen-aginduan ezarritako zigorra, hamaika egunez gizartearentzako lanak egitekoa.

Bidal bekio lekukotza Bilboko guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Barakaldoko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Hala agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua den aldetik; fede ematen dut:

Daniel Lopez Martinezi jakinarazpen gisa balio diezaion, bestela jakinaraztea ezinezkoa baita, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia), 2017ko ekainaren 16an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala