Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3774

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1238/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1238/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alsatec S.L.

Abokatua: Rafael Carvalho Gonzalez.

Prokuradorea: Jose Ignacio Beltran Arteche.

Demandatua: Angel Maria Cristobal Valpuesta jaunaren jaraunspen jasogabea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-06-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Beltrán Arteche prokuradoreak Alsatec S.L.ren izenean eta ordez jarri duen demanda, Angel M.ª Cristobal Valpuesta jaunaren jaraunspen jasogabearen aurka, eta, horrenbestez, 2.933,93 euro, interesak eta kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. PZLren 455. artikulua.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Angel Maria Cristobal Valpuesta jaunaren jaraunspen jasogabea demandatuaren egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala