Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3773

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 177/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 177/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Ileana Leordean Leordean.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-06-26an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Marta Calvo Entio andreak Limite 24 S.L. merkataritza-sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Ileana Leordean Leordean andrearen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 500 euro eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ileana Leordean Leordean demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala