Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3772

EDIKTUA, 887/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 887/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Fernando Añua Salazar.

Abokatua: Fernando Añua Salazar.

Prokuradorea: Maria Odile Seoane Osa.

Demandatua: Sonia Cabrera Alvarez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, 76/2017 epaia eman zen 2017ko apirilaren 11n, eta honako hau da haren epaitza:

Baiesten dut Fernando Añua Salazar jaunak jarritako demanda, eta, beraz, Sonia Cabrera Álvarez andrea kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 1.815 euro, gehi 2016ko urriaren 20tik epaia eman den egunera arte sortutako legezko interesak, eta epaia eman den egunetik ordainketa egin arte sortutako PZLren 576. artikuluko interesak.

Berariaz ezartzen zaizkio kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Sonia Cabrera Alvarez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala