Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3771

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 18koa, HABEren zuzendari nagusiarena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2017. ekitaldirako izendapen berriak egiten dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak dioenaren ildotik, 2017ko otsailaren 8ko HABEren zuzendariaren Ebazpenez izendatu ziren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2017. ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, epaimahaiak, tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeetako kideak.

2017ko irailaren 15etik 26ra bitartean zabalduko dira euskaltegietako ikasleen bigarren deialdirako matrikulaldia eta HABEren deialdi irekiaren matrikulaldia. 2017ko lehen deialdiaren ebaluazioa egin ondoren eta deialdi irekirako dauden matrikula-aurreikuspenak kontuan hartuta, deialdi hauetako C1 eta C2 mailetako antolaketari egoki erantzun ahal izateko, beharrezkoa da izendapen berri hauek egitea.

Honenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuriñe Madrid Iregui andrea, HABEko teknikaria, 2017ko deialdietarako C1 mailako tutore izendatzea.

Agurtzane Maiz Aginaga andrea, HABEko teknikaria, 2017ko deialdietarako C1 mailako tutore izendatzea.

Miren Perez Eguireun andrea, HABEko teknikaria, 2017ko deialdietarako C2 mailako tutore izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari bukaera ematen, eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2017ko uztailaren 18a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala