Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3765

940/2017 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Araba ESIko zuzendari gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen 2017ko urtarrilaren 24ko 207/2017 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzuko atalburuaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egiten da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen 2017ko urtarrilaren 24ko 207/2017 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzuko atalburuaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen (EHAAn, 102. zk., 2017ko maiatzaren 31koa, eta BOEn 135. zk., 2017ko ekainaren 7koa). Bada, ebazpen honek aldatu egiten du aipatutako 207/2017 Ebazpena, deitutako lanpostuaren kokapena dela-eta.

Deitutako lanpostua, Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzuko atalburuarena, Minaren Unitatean dago.

Horretan oinarrituta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deitutako lanpostuaren kokapena zehaztea: Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzuko atalburuaren lanpostua Minaren Unitatean kokatuta dago.

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, hamabost egun baliodunekoa, ebazpen dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratzen den egunetik hasita, parte hartzeko eskabide gehiago aurkez daitezen eta, era berean, partaide berriek partaidetza- betekizunak eta merituak egiaztatu ditzaten.

Hirugarrena.– Oro har, Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen 2017ko urtarrilaren 24ko 207/2017 Ebazpenaren bidez onartutako aurreko epean aurkeztu ziren eskabideak gorde egingo dira. Hala ere, aurretiaz emandako dokumentuak gehitzeko edo aldatzeko aukera ematen da, baldin eta deialdi honen epean egiten bada; aurkeztutako hautagaitzak borondatez bertan behera uzteko aukera ere ematen da.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau dagokien Aldizkari Ofizialetan azkenekoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 29a.

Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea.
E: (233/2015 Ebazpena,martxoaren 3koa).

Araba ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER PEDROSA RODERO.


Azterketa dokumentala